1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
176/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 4175/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 23ko 4752/2024 Ebazpenaren bidez (2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, eta haiek aztertu ondoren, bidezkoa da Blanca Esther Labat Yanguas andreak aurkeztutako alegazioa ezestea, ez baitu betetzen deialdiko 3.1.a) oinarrian eskatzen den baldintza, eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi behar da.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Eranskinean agertzen da.
2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–LIBURUTEGIKO ARDURADUNEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ARAGONES ESTELLA, MARIA ESPERANZA
AUZMENDI IZA, BEATRIZ
AZPIROZ IRIBAS, PABLO JESUS
BERROCAL PEREZ, JAVIER
CELAYA AZQUETA, MARIA DEL MAR
CIA GARCIA, MARIA VICTORIA
CORMENZANA LOPEZ, ROBERTO
DIEZ AJONA, MARIA ASUNCION
ELDUAYEN ESQUIROZ, JOSE XABIER
FERNANDEZ BORTIRI, MIGUEL RAMON
FLAMARIQUE GOÑI, CLARA MARIA
FRANCES GARCIA, IRENE
GALLARDO LLORENTE, MARIA VIRGINIA
GARCIA IBAÑEZ, AMAIA
GUERRERO ASPURZ, MARIA CARMEN
HUALDE MARTINEZ, IZARCHU
HUARTE NAGORE, MARIA BELEN
IBAÑEZ AGUIRRE, MARIA AMAIA
ISO IRIBARREN, RAFAEL
JIMENEZ ATIENZA, AMALIA
JIMENEZ BLANCO, RUT
JIMENEZ ZOZAYA, LOURDES
LACALLE USTARROZ, BEATRIZ
MAÑERU ZUNZARREN, MARIA LOURDES
MARTINEZ ARANAZ, MARIA BEGOÑA
MAYORDOMO CARRASCO, EDUARDO
MORACHO PEREZ, NURIA
MUÑOZ MOURIÑO, ISABEL
OCAÑA IGARABIDE, FRANCISCA
OJER TORRES, IOSUNE
REPOLLES BERRIOCHOA, JORGE JUAN
RODRIGUEZ BOSCH, MARIA ANGELES
RUESTA GARCIA, ROSA MARIA
RUIZ TIEBAS, MARIA INES
SAENZ DE URTURI IRUJO, MARIA ESTIBALIZ
SALAVERRI BEUNZA, EDURNE
SANCHEZ VALERO, MARIA CRUZ
SANCHO CASAS, ANA CARMEN
SANZ SANZ DE ACEDO, ROSA MARIA
SUSO ESPADAS, IÑAKI
UHARTE UNZUE, MIKEL
UNZUE GARDE, MARIA CRISTINA
URQUIA FERNANDEZ, ASIER
VELASCO GARRO, MARGARITA
Baztertuak:
Deialdiaren 3.1 ataleko a) eta c) letretan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:
LABAT YANGUAS, BLANCA ESTHER
Iragarkiaren kodea: F2501323