30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Deialdia, erdi mailako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 9ko ebazpen baten bidez, onetsi zen Faltzesko Udalaren 2024. urterako lan publikoaren eskaintza, eta hura argitara eman zen 2024ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 30ean.

Eskaintza horretan aurreikusitakoarekin bat, Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 21eko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi da erdi mailako teknikariaren lanpostu bat betetzeko, B mailakoa, lehiaketa-oposizio bidez, Faltzesko Udalaren zerbitzuko funtzionarioentzat murrizturik, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikuluan (testu bategin hori onetsi zen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Bete beharrez ezarririk dagoena eta indarreko lege xedapenak, argitara ematen da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, haren oinarri arautzaileekin batera.

Faltzesen, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

OINARRI ARAUTZAILEAK: DEIALDIA, ERDI MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU BAT, B MAILAKOA, OPOSIZIO-LEHIAKETA MURRIZTUAREN BIDEZ BETETZEKO, FALTZESKO UDALAREN ZERBITZURA JARDUN DEZAN

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da erdi mailako teknikariaren lanpostu bat betetzea, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan, Faltzesko Udalaren zerbitzura jardun dezan.

1.2. Oposizio-lehiaketa honetarako deia egin da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.3. Erdi mailako teknikariaren lanpostua, B mailakoa, betetzeko izendatzen den langileak jasoko ditu Faltzesko Udalaren indarreko plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarritako ordainsariak eta osagarriak (1-07 zenbakia duen lanpostua).

2.–Baldintzak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean eta izendapena egin arte:

a) Faltzesko Udalaren zerbitzuko funtzionarioa izatea.

b) C mailako lanpostu bat betetzea Faltzesko Udalaren plantilla organikoan.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

d) Unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo hirugarren mailako lanbide heziketako titulua izatea, eta gutxienez bost urteko antzinatasun aitortua administrazio publikoetan.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Faltzesko Udaleko erregistro orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Horretarako, 30 egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako. Eskabide eredua eskura daiteke Udaleko erregistro orokorrean.

3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Deialdiaren 2.d) apartatuan aipatzen den tituluaren kopia.

b) Deialdi honen 7.2 apartatuan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo kopiak. Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4.2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

4.5. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpen bat emanen du, deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Gloria Olcoz Luis, Faltzesko Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: María Teresa Ibáñez Zubizarreta, Faltzesko Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Sandra Olite García, Faltzesko Udaleko erdi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Ana Lourdes Alonso Cañada, Funesko Udaleko erdi mailako teknikaria.

–Epaimahaikidea: Andoni Vergara Autor, Faltzesko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: M.ª Asun Ainzúa De Goñi, Faltzesko Udaleko arkitekto teknikoa.

–Epaimahaikide idazkaria: Javier López Monreal, Faltzesko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: María Ángeles Díaz Ramos, Orkoiengo Udaleko idazkaria.

5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, ez bada bertaratzen kideen gehiengo osoa gutxienez.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 39/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, noiz eta zer ordutan hasiko den oposizio-lehiaketa.

Gero epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako probak.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak onetsi den baremoaren arabera baloratuko ditu alegatu eta behar bezala frogatutako merezimenduak. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa.

Administrazio publikoetan, administrari-ofizialaren lanpostuan egindako urte bakoitzeko 5 puntu, gehienez ere 30 puntu egin arte.

Urtebetetik beherako aldiek emanen dute proportzioan dagokien puntuazioa.

7.3. Lehiaketaldiko puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez.

7.4. Lehiaketaldia burututakoan, argitara emanen da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, Faltzesko Udalaren iragarki-taulan.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian honako proba hauek izanen dira:

40 galdera (test modukoak) ebatzi beharko dira, deialdi honen II. eranskinean ageri diren Kudeaketa Administratiboko eta Zuzenbideko gaiei buruzkoak.

Ariketa hau egiteko 60 minutu emanen dira gehienez.

Puntuazioa, gehienez ere: 70 puntu; gutxienez ere 35 puntu lortu beharko dira proba gainditzeko.

8.2. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.3. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

9.1. Ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du gainditu dutenen zerrenda, Faltzesko Udalaren iragarki-taulan eta ariketa egin den tokian, puntuazio osoaren arabera ordenaturik. Puntuazio osoa izanen da izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian administrazio publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2. Betiere gutxieneko puntuazioa gainditurik, puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Alkatetzari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar eguneko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean:

a) Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez dela kendua izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

b) Deialdiaren 2.d) apartatuan aipatzen den tituluaren jatorrizkoa.

9.4. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izango eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5. Aurreko 9.4 apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, probak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatukoa) hurrengoa den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

10.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatu hautapen prozesua buruturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Faltzesko Udaleko erdi mailako teknikari izendatuko du hautapen prozesua gainditu eta puntu gehien lortu duen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Faltzesko Udaleko B mailako erdi mailako teknikari bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aurreko oinarrian aurreikusi bezala jokatuko da.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien kontra, eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

Eskabidea, Faltzesko Udaleko erdi mailako teknikariaren lanpostu bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian parte hartzeko (............ zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, egun honetan: ........................................................................).

1.–Datu pertsonalak:

Izen-deiturak: ..................................................................................................................................; NANa: ....................................; egungo helbidea: ................................................................................, posta kodea: ......................., herria: .......................................; telefonoa: ........................; helbide elektronikoa: ................................................................................,

2.–Neure erantzukizunpean adierazten dut:

a) Ez dudala karguan aritzea galarazten didan gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik.

b) Ez dudala indarrean diren xedapenetan ezarritako ezgaitasunetarik bat ere.

c) Ez naizela diziplinazko espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

d) Administrazio publikoetan bost urtetik gorako antzinatasun aitortua dudala.

e) Jarduneko zerbitzuan nagoela funtzionario gisa Faltzesko Udalean, C mailako lanpostu batean; lanpostuak plantilla organikoan duen zenbakia: ...........

3.–Eskabidearekin batera, deialdi honetan onartua izateko, behar diren agiriak aurkezten ditudala, bai eta honako titulu hauetako bat edukitzea frogatzen duen agiriaren kopia ere: unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo hirugarren mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea.

Halaber, eskabideari atxiki dizkiodala alegatzen ditudan merezimenduen frogagiriak, lehiaketaldian baloratzeko, baremoan ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez,

Eskatzen dut eskabidea behar bezala eta epearen barrenean aurkeztutzat jo dadila eta, hortaz, onartua izatea parte har dezadan Faltzesko Udaleko erdi mailako teknikariren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian.

(Eguna eta sinadura)

FALTZESKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Nafarroako toki erakundeak.

2.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

3.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

4.–Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra.

5.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako toki-erakundeen aurrekontu egitura onesten duena.

6.–Windows sistema eragilea eta kudeaketarako aplikazio informatikoak.

Iragarkiaren kodea: L2500859