2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXALAR
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Alkateak 2025eko otsailaren 3an emandako 02/2025 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen deialdi honetarako: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, lan-kontratudun finkoen araubidekoa eta lanaldi osokoa, Etxalarko Udalaren zerbitzura jardutekko, baita izangaien zerrenda bat osatzeko ere, ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako. Deialdi hori argitara eman zen 2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean.
Onartuak:
1.–ETXANDI IRUNGARAI, IÑAKI
2.–MARITXALAR GARAYAR, MIKEL
3.–MINDEGUIA SALDIAS, JAVIER
4.–MITXELENA IRIZAR, JOKIN
5.–TELLETXEA IRATZOKI, XABIER
Baztertuak:
1.–BEREAU ETULAIN, UNAI
Arrazoia: Deialdian eskatutako euskara-maila ez egiaztatzea (1.7 oinarria).
2.–CORDAL IBARGUREN, IÑIGO
Arrazoia: Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako agirian edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulazioan euskara-maila ez egiaztatzea (3.2.d oinarria).
Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik egin badute, Etxalarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztutako idazki baten bidez.
Etxalarren, 2025eko otsailaren 4an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2501626