30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Gora jotzeko 24-02046 errekurtsoa, berraztertzeko errekurtso bat ezesteari buruzkoa, honako honi dagokionez: izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, liburutegiko arduradunaren deialdian

Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 24-02046 errekurtsoa jaso da, zeina Concepción Antolín Vegak jarri baitzuen Berriobeitiko Udalaren alkatearen 2024ko urriaren 15eko ebazpen baten aurka, liburutegiko arduradunaren lanposturako deialdian. Ebazpen hori, hain zuzen, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteari buruzkoa zen.

Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduari, zehazki, 12.2 artikuluari, maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Berriobeitin, 2025eko otsailaren 3an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2501540