30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Akats zuzenketa honako deialdi honetan: deialdia, familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, lan-kontratazioarekin, oposizio-lehiaketa bidez

Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 31ko ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi da:

II. eranskinean (gai zerrenda) agertzen den akatsa zuzentzea deialdi honetan: deialdia, Artaxoako Udaleko familia-langilearen lanpostu bat betetzeko, lan-kontratazioarekin, oposizio-lehiaketa bidez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aritzeko, xehetasun hauekin:

Honako hau dioen tokian:

2. gaia.–32/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, onesten duena Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea oinarrizko gizarte zerbitzuen programaren eta finantzaketaren arloan garatzeko erregelamendua: mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programaren edukia (5. artikulua).

Honako hau behar du:

2. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema: mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programaren edukia (5. artikulua).

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2025eko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2501507