30. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO BIGARREN TRAMITEA: "As de guía 3" (1243-CE), "Ballestrinque 3" (1244-CE), "Carabela 3" (1245-CE), "Carraca 3" (1246-CE) eta "Ballinger 3" (1247-CE) haize-parkeak, Leatxe, Oibar eta Zangozako udal-mugarteetan.

Parke eolikoetarako baimena Nafarroan arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean jarri ziren As de guía 3", "Ballestrinque 3", "Carabela 3", "Carraca 3" eta "Ballinger 3" haize-parkeen aurreproiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketak, 2023ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, irailaren 28koan.

Sustatzaileak aldaketa batzuk egin dituenez tramitazioan ezarritako baldintzak betetzeko, eta arestian aipatutako ondorio berberetarako, bigarrenez jartzen dira jendaurrean honako espediente hauek:

–Xedea: Jendaurrean jartzea aurreproiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketak, honako helburu hauekin: ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzea eta aurretiazko administrazio baimenak lortzea.

–Azalpena: "As de guía 3", "Ballestrinque 3", "Carabela 3", "Carraca 3" eta "Ballinger 3" haize-parkeak eta haien transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Leatxe, Oibar eta Zangozako udal-mugarteetan.

–Eskatzaileak: Arena Green Power Ren 130 SL ("As de guía 3"), Arena Green Power Ren 131 SL ("Ballestrinque 3"), Arena Green Power Ren 132 SL ("Ballinger 3"), Arena Green Power Ren 133 SL ("Carabela 3") eta Arena Green Power Ren 134 SL ("Carraca 3").

–Proiektuak baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.

Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.

Dokumentazioa esteka hauetan ere aztertzen ahalko da:

–"As de guía 3" (1243-CE) haize-parkea:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1243-ce-bigarren

–"Ballestrinque 3" (1244-CE) haize-parkea:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1244-ce-bigarren

–"Carabela 3" (1245-CE) haize-parkea:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1245-ce-bigarren

–"Carraca 3" (1245-CE) haize-parkea (baterako ebakuazio azpiegiturak barne):

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1246-ce-bigarren

–"Ballinger 3" (1247-CE) haize-parkea:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-1247-ce-bigarren

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2501301