1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
32E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Castejongo udal mugartean dagoen trenbideetarako ibilgailuak eta materiala muntatzeko eta pintatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Trenes de Navarra SA da.
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 16.11 taldean.
2024ko azaroaren 27an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen diren hondakinen zerrendan, hondakin mota gehiago sartzeko. Zehazki:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
08 04 10 | Itsasteko eta zigilatzeko produktuen hondakinak, 08 04 09 kodean zehaztutakoez bestelakoak. Silikona. | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea. |
14 06 03 * | Bestelako disolbatzaileak eta disolbatzaile nahasketak. |
16 05 06 * | Substantzia arriskutsuak diren edo substantzia arriskutsuak dauzkaten laborategiko produktu kimikoak, laborategiko produktu kimikoen nahasketak barne. |
16 06 01 * | Berunezko bateriak. |
16 06 04 | Pila alkalinoak [16 06 03 kodekoak izan ezik]. |
16 06 07 * | Haien osaeran litioa edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola litiozko pilak edo litio-ioizko metagailuak. |
17 04 01 | Kobrea, brontzea, letoia. | Ez da onartu sartzea. Kobre hondakinak, kableen kasuan, 16 02 16 kodearekin sailkatzen dira. |
17 04 02 | Aluminioa. | Ez da onartu sartzea. Aluminio hondakinak, bagoiak birgaitzetik badatoz, 16 01 18 kodearekin sailkatzen dira. Bagoi berriak mutatzetik badatoz, aldiz, 12 01 03 kodearekin sailkatzen dira (kode hori jada sartua dago instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan). |
17 04 05 | Burdina eta altzairua. | Ez da onartu sartzea. Burdina eta altzairu hondakinak, bagoiak birgaitzetik badatoz, 16 01 17 kodearekin sailkatzen dira. Bagoi berriak mutatzetik badatoz, aldiz, 12 01 01 kodearekin sailkatzen dira (kode hori jada sartua dago instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan). |
15 01 01 | Paperezko eta kartoizko ontziak. | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea. |
15 01 02 | Plastikozko ontziak. |
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Onartzea Castejongo udal mugartean dagoen trenbideetarako ibilgailuak eta materiala muntatzeko eta pintatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Trenes de Navarra SA da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau Trenes de Navarra SAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 17an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2500743