1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
4E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Orkoiengo udal mugartean metalezko piezen mekanizaziorako dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tiruña SL da.
Egun abian den instalazio horrek ingurumen baimen bateratua du, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman baitzitzaion; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.9 taldean.
2024ko apirilaren 30ean eta 2024ko azaroaren 26an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea eskatu zuen, zehazki, III. eranskinean, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin batzuk sartzeko, ekoizpen prozesuari eta zerbitzu orokorrei dagozkienak.
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EUROPAKO HONDAKINEN ZERRENDAKO KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
11 01 11* | Irakuzketako likido urtsuak, substantzia arriskutsuak dituztenak: TUNGSTENA KENTZEKO BAINUEN HONDARRAK | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
11 01 13* | Koipea kentzeko prozesuaren hondakinak, substantzia arriskutsuak dituztenak: KOIPEA KENTZEKO GARBIKETAKO URAK | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
11 01 99 | Beste kategoria batean zehaztuak ez dauden hondakinak: TUNGSTENO-HAUTSA | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
12 01 03 | Burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsa eta txirbilak: TUNGSTENO-LOHIAK | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
12 01 15 | Mekanizazio lohiak, 12 01 14 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
12 01 17 | Granailaketa edo zurrusta hondakinak, 12 01 16 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak: GRANAILATZE-HAUTSA | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
12 01 20* | Esmerilaketako harri eta material erabiliak, substantzia arriskutsuak dituztenak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
13 01 05* | Emultsio kloratu gabeak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
15 01 01 | Paperezko eta kartoizko ontziak | Onartzen da instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea, eta 20 03 01 EHZ kodea duen hondakina kentzen da (HIRI HONDAKIN SOLIDOAK), hura hobeki egokitzen zaiolako Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakian hondakinen zerrendari buruz dagoen kapituluari. Hondakin hori jada baimenduta dagoenez, haren deskribapena baino ez da aldatzen |
15 01 10* | Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuak daudenak: TUNGSTENO-HONDARRAK DITUZTEN POTEAK, KOIPEA ETA DISOLBATZAILEAK DITUZTEN POTEAK | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
15 01 02 | Plastikozko ontziak: FILM GARDENA | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
15 02 03 | Xurgatzaileak, iragazteko materialak, garbitzeko trapuak eta babesteko arropak, 15 02 02 kodean zehaztutakoez bestelakoak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
16 01 21* | Osagai arriskutsuak, 16 01 07tik 16 01 11ra arteko kodeetan zehaztutakoez bestelakoak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
16 03 03* | Substantzia arriskutsuak dituzten hondakin ez-organikoak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
16 05 04* | Substantzia arriskutsuak dituzten presio-ontzietako gasak (haloiak barne) AEROSOLAK | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
16 06 03 | Merkurioa duten pilak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
17 04 01 | Kobrea, brontzea, latoia | Ez da onartzen instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea, ez direlako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, baizik eta ekoizpen prozesuan sortutakoak; hortaz, hondakin hori hobeki egokitzen da 12 01 03 EHZ kodea duen hondakinera (burdinazko metalen karraka-hautsa eta txirbilak), zeina baimentzen baita |
17 04 05 | Burdina eta altzairua | Ez da onartzen instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea, ez direlako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, baizik eta ekoizpen prozesuan sortutakoak; hortaz, hondakin hori hobeki egokitzen da 12 01 01 EHZ kodea duen hondakinera (burdinazko metalen karraka-hautsa eta txirbilak), zeina baimenduta baitago jada |
17 04 10* | Hidrokarburoak, harrikatz-mundruna eta beste substantzia arriskutsu batzuk dituzten kableak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
19 08 06* | Ioiak trukatzeko erretxina aseak edo erabiliak | Onartzen da sortzen diren hondakinen zerrendan sartzea |
20 03 01 | Hiri-hondakin solidoak | Hondakin hori ezabatzen da instalazioan sortutako hondakinen zerrendatik |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Partez onartzea Orkoiengo udal mugartean metalezko piezen mekanizaziorako dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tiruña SL da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Tiruña SLra eta Orkoiengo Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 3an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2500186