1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
192/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 6an emandako 2896/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.
Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 4011/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18koan.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 8an emandako 50/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiatzaileei adieraztea ezen beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko otsailaren 24an.
3. Lekualdatze-lehiaketa eginda, 12 lanpostu hutsik gelditu dira, II. eranskinean jaso direnak.
4. Ebazpen hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
INDUSTRIA INGENIARIEN LANPOSTUEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
IZENA | LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
BAJO LOPEZ, JOSE CARLOS | 0002605 | UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEP. | ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | SARRIGUREN | MISTOA | | |
II. ERANSKINA.–INDUSTRIA INGENIARIEN LANPOSTUEN LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN ONDORIOZ HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK
LANPOSTU ZK. | DEPARTAMENTUA | ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
0002614 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
0003903 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
0006855 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | I B2 | Bai |
0006856 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | I B2 | Bai |
0006934 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | Bai |
0010676 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
0010984 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
0011205 | MEMORIA ETA BIZIK., KANPO EKINTZ. ETA EUSKARAKO DEP. | KANPO EKINTZARAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | I C1 | |
0011233 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
0011234 | INDUSTRIAKO ETA ENPR. TRANTS. EKOL. ETA DIGITALERAKO DEP. | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
0011945 | BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP. | FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | I C1 | |
0011968 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | Bai |
Iragarkiaren kodea: F2501324