2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Artzibarko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udalaren 2025. urterako aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artzin, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2419074