2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Artzibarko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artzibarren, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2419073