2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Tuterako Udaleko alkateak 4274/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko abenduaren 19an. Hona hemen haren testua:
1.–Onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko erakunde eta entitateen 2024. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek biltzen baititu:
a) Ordezte-tasaren kontzeptuan:
–Udaltzainaren bi lanpostu (plantillako kodeak: 0506C00206 eta 0706C00249), funtzionarioen araubidean, oposizio bidez.
b) Lanpostu hau barne-igoera bidez betetzekoa da:
–Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0506C01802), funtzionarioen araubidean, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez.
c) 2024ko ekitaldian behin-behinean beteta egon dira lanpostu hauek:
–Zuzenbideko lizentziadunaren lanpostu bat (Idazkaritza), funtzionarioen araubidean (plantillako kodea: 2402A05303), oposizio-lehiaketaren bidez.
–Erdi mailako teknikariaren hiru lanpostu Hiri-garapen jasangarria, Sustapen ekonomikokoa eta Esku-hartzailetza arloetan jarduteko (plantillako kodeak: 2412B09809, 2410B09808 eta 0503B09802), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez.
–Kiroletako teknikari ofizialaren lanpostu bat, (plantillako kodea: 2313C11901), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez.
–Administrari-ofizialaren hiru lanpostu, Sustapen ekonomikoa, Antolakuntza, kalitatea eta herritarren parte-hartzea eta Kirolak deritzon arloetan jarduteko (plantillako kodeak: 2210C06238, 2107C06239 eta 0513C06230), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Artxiboko teknikari laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0504C06204), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez.
–Garbitzailearen bi lanpostu (Santa Ana haur ikastetxea), funtzionarioen araubidean (plantillako kodea: 0513D07501 eta 0513D07502), oposizio-lehiaketa bidez.
–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu, Kirolak eta Obren lantaldea deritzon arloetan jarduteko (lanpostuen kodeak: 0513D03918 eta 2412D07210), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Familia-langilearen lanpostu bat (etxeko laguntza-zerbitzua), funtzionarioen araubidean (plantillako kodea: 0514D10802), oposizio-lehiaketaren bidez.
d) Urte anitzeko planean oinarrituta, enpleguan behin-behinekotasuna murrizteko tasa espezifiko bat ezarri da, eta tasa horren pean honako lanpostu hauek sartzen dira:
–Administrari-ofizialaren hiru lanpostu, bat Antolakuntza, kalitatea eta herritarren parte-hartzea deritzon administrazio-unitatean jarduteko, beste bat Hiri garapen jasangarria arloan eta bestea Hiria sustatzeko arloan (plantillako kodeak: 507C01005, 2212C06228 eta 2213C06228), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lau lanpostu, Obren udal lantaldearen arloan jarduteko (plantillako kodeak: 2112D07203, 2112D07204, 2112D07205 eta 2112D07206), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.
–Pianoko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0613B08302), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketaren bidez.
2.–Aldatzea 2022. urteari dagokion lan publikoaren eskaintza, erdi-mailako teknikariaren lanpostuari dagokionez. Hortaz, honako hau dioen tokian: "Erdi-mailako teknikariaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0502B09801), oposizio-lehiaketaren bidez", testua ezabatu behar da.
3.–Zuzentzea 2023. urteari dagokion lan publikoaren eskaintza, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bati dagokionez. Hortaz, honako hau dioen tokian: "Zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, Obren udal-lantalderako, Kirolen udal-zerbitzurako eta Eskubide sozialen arlorako (plantillako kodeak: 0512D07202, 0513D03919 eta 0514D03920), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez", honako hau behar du: "Zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu, Kirolen udal-zerbitzurako eta Eskubide sozialen arlorako (plantillako kodeak: 0513D03919 eta 0514D03920), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez" (0512D07202 lanpostua egonkortze EPEan sartu zen).
4.–Honako lanpostu hauek gordeko dira desgaitasunen bat dutenentzat:
a) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat.
5.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Tuteran, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2418682