3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2024ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2419112