3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko bilkuran, honako testu hau duen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

2.–Ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

3.–Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2418675