2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025erako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Honako hauek osatzen dute aurrekontua: Udalaren aurrekontu arrunta, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta eta "Tudela Cultura" tokiko enpresa entitate publikoaren gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tuteran, 2024ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2418687