2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa, 2025eko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2025ean indarrean izanen diren karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.
Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.
Hala, 2025erako behin betiko onetsi diren zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak hauek dira:
1.–Zergak:
1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,295eko karga-tasa (hiri-lurraren gaineko kontribuziorako, eta baita landa-lurraren gaineko kontribuziorako ere).
1.2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 154. artikuluan ezarritako ahalaren arabera, 1,4ko haztapen-indizea ezarri du gutxieneko kuoten gainean.
1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa: Nafarroako Gobernuak 2025eko ekitaldirako zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legean onesten dituenak aplikatuko dira, baldin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen artikuluetan indarrean daudenak aldatzen badituzte. Bestela, 2024ko ekitaldirako ezarri zirenak jarraituko dute indarrean.
1.4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4ko karga-tasa ezarri da.
1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa):
Sortzapenaren unean lursailaren balioari aplikatu beharreko koefizienteak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan azken eskualdaketatik igarotako urte kopuruaren arabera ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira, 2025eko ekitaldirako eguneratuak, baldin eta zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legean eguneratze hori egiten bada 2025erako. Lehen aipatutako foru legean aldaketarik egiten ez bada, 2024rako ezarritakoak aplikatuko dira.
Honako karga-tasa hauek finkatu dira:
URTEAK | KARGA-TASAK 2025 |
20 edo hortik gora | %12 |
19 | %14 |
18 | %25 |
17 | %25 |
16 | %25 |
15 | %25 |
14 | %25 |
13 | %25 |
12 | %25 |
11 | %25 |
10 | %25 |
9 | %25 |
8 | %25 |
7 | %14 |
6 | %13 |
5 | %13 |
4 | %13 |
3 | %13 |
2 | %13 |
1 | %13 |
Urtebetetik behera | %12 |
1.6. Etxebizitza hutsen gaineko zerga: honako tarifa hauek ezartzen dira:
–Etxebizitza hutsen gaineko erregistroan agertzen direnak (lehenengo urtea): %0,25.
–Etxebizitza hutsen gaineko erregistroan agertzen direnak (bigarren urtea): %0,50.
–Etxebizitza hutsen gaineko erregistroan agertzen direnak (hirugarren urtea eta hurrengoak): %1.
2.–Tasak eta prezio publikoak.
2.1. Pasabideengatiko tasak:
–Tasak, metro lineal bakoitzeko: 23,00 euro.
–Prezioa pasabideko plaka bakoitzeko: 20,00 euro.
2.2. Ibilgailuen ibiltze tasa:
–Motokultoreak: 30,09 euro.
–Traktoreak, 40 h.p. bitarte: 57,63 euro.
–Traktoreak, 40tik 60 cv bitarte: 71,40 euro.
–Traktoreak, 60tik 80 cv bitarte: 85,17 euro.
–Traktoreak, 80 cv baino gehiago: 100,98 euro.
–Uzta-makinak: 110,16 euro.
2.3. Abandonatutako ibilgailuak eramateko tasa:
–Ibilgailuak eramateagatiko tasa: 210,00 euro.
2.4. Jabari publikoa okupatzeko tasak:
–Merkatu txikia:
- Modulu finkoak urteko: 580 euro.
- Eguneko saltokiak: 14 euro eguneko.
–Jaietan ibilgailu, atoi edo atrakzioa jartzea:
- San Bartolome: 200 euro.
- San Blas: 80 euro.
- Gainerako jaiak: 30 euro eguneko.
–Jaietako merkatu txikia: 14 euro eguneko.
2.5. Jabari publikoa obrengatik okupatzeko tasak:
–Espaloia okupatzea (lehen 2 hilabeteak): 4,59 euro eguneko.
–Espaloia okupatzea (2 hilabetetik goiti): 5,61 euro eguneko.
–Karrika erdia okupatzea (lehen hamabortz egunak): 4,59 euro eguneko.
–Karrika erdia okupatzea (hurrengo bi hilabeteak): 9,18 euro eguneko.
–Karrika erdia okupatzea (bi hilabete baino gehiago): 19,38 euro eguneko.
–Karrika osoa (lehenengo hilabetea): 10,20 euro eguneko.
–Karrika osoa (hurrengo bi hilabeteak): 19,89 euro eguneko.
–Karrika osoa (lau hilabete baino gehiago): 51 euro eguneko.
2.6. Hilerriko tasak:
–Hiru nitxoko blokeen kontzesioa: 1.700,00 euro.
–Kolunbarioen kontzesioa: 250 euro.
2.7. Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak:
–Lehen aldiz okupatzeko lizentzia: 55 euro.
–Banantzeko lizentzia: 55 euro.
–Obra lizentzia: 27 euro.
–Jarduera-lizentzia: 110 euro.
–Irekitzeko lizentzia: 55 euro.
–Ezkontzako tasa: 95 euro.
–DIN A4 tamainako fotokopia, zuri-beltzean: 0,20 euro.
–DIN A4 tamainako koloretako fotokopia: 1 euro.
–DIN A3 tamainako fotokopia, zuri-beltzean: 0,40 euro.
–DIN A3 tamainako koloretako fotokopia: 2 euro.
–Konpultsa: 1 euro.
–Ziurtagiria: 1 euro.
–Ziurtagiri historikoa: 5 euro.
–Erroldatze agiria: 1 euro.
–Lurzati zedula: 1 euro.
–Faxa: 1 euro.
–Udal agirien kopiak CDan: 5 euro.
–Ordainagirien kopia: 0,50 euro.
–Karabinetarako baimenak: 10 euro.
–Hirigintza-txostenak: 30 euro.
–Xehetasun-azterketa izapidetzeko tasa: 100 euro.
–Udal planeamenduko tresnak, birpartzelazio proiektuak, urbanizazio-proiektuak eta kostuak banatzeko proiektuak izapidetzea: 200 euro.
–Arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia: 25 euro.
–Peñak erabiltzeko lizentzia: 50 euro.
–Instalazioetan sartzeko txartelaren kopia: 4 euro.
2.8. 0-3 urte bitarteko haur-eskolako tarifak:
–Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.
2.9. –Eguneko zentroaren tasak:
–Egun osoa: 1.240 euro hilean.
–A motako egonaldi partziala (egunaren 2/3): 827 euro hilean.
–B motako egonaldi partziala (egunaren 1/3): 413,30 euro hilean.
(Itunpeko egonaldietan, eguneko zentroaren tarifak Open House sistemarekin egiten den esparru akordioak ezarriko ditu).
–Eguneko zentrora joateko garraio-zerbitzuaren tasa: 191,15 euro hilean.
(Itunpeko garraio zerbitzuetan, tarifak Open House sistemarekin egiten den esparru akordioak ezarriko ditu).
–Atseden emateko zerbitzuaren tasak:
- Lanegunetan:
- 1 ordu: 3,17 euro.
- 2 ordu: 6,34 euro.
- Egun osoa, otordua barne: 32,11 euro eguneko.
- Egun erdia (5 ordu), otordua barne: 22,62 euro eguneko.
- Egun erdia (5 ordu), otordurik gabe: 15,40 euro eguneko.
–Atseden hartzeko zerbitzuko garraioaren tasak:
- Joan-etorriko bidaia: 9,36 euro egun eta erabiltzaile bakoitzeko.
- Joateko edo etortzeko bidaia soilik: 4,68 euro egun eta erabiltzaile bakoitzeko.
2,10. Erretirodunentzako jantokia:
–Bazkariaren prezioa: 5,50 euro.
2,11. Lokal publikoak erabiltzeko tasak:
–Ribaforada Arena kiroldegia:
- 200 lagun bitarteko taldeendako: 550 euro eguneko.
- 201 eta 500 lagun arteko taldeendako: 750 euro eguneko.
- 501 eta 1000 lagun arteko taldeendako: 1.000 euro eguneko.
- 1001 lagunetik gorako taldeendako eta leku guztiak bete arte: 1.250 euro eguneko.
300,00 euroko fidantza jarri beharko da, instalazioak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko. Arduradunek instalazioak ongi daudela ziurtatu eta gero, fidantza hori itzuli eginen da.
–Kultur etxea:
- Kultur etxeko halla erabiltzea, aulkirik gabe: 100 euro eguneko.
- Kultur etxeko halla erabiltzea, aulkiekin: 150 euro eguneko.
- Udaletxeko bilkura aretoa erabiltzea: 100 euro eguneko.
–Gainerako espazio publikoak:
- Bilera eta jarduera puntualak, gehienez ere 2 ordukoak: 10 euro/bilera.
- Bilera eta jarduera puntualak, gehienez ere 5 ordukoak: 20 euro/bilera.
- Aldi baterako eta/edo urteko erabilerarako: 6 euro orduko, betiere aldi baterako erabilera ulertuta irabazi asmoarekin eta astebete baino gehiago irauten duten jarduerak badira. Horrela bada, eta egun berean betiere, eta orduak segidakoak badira, bigarren orduaren tasa 3 euro ordua izanen da.
- Aurreko ataletan aipatu ez diren ospakizunetarako: 150 euro eguneko.
–Auditoriuma:
- 3 ordu bitarteko bilerak: 80 euro/bilera.
- 5 ordu bitarteko beste erabilera batzuk: 180 euro/bilera.
- 10 ordu bitarteko beste erabilera batzuk: 250 euro/bilera.
2.12. Udalaren materialak erabiltzea.
–Erretxinazko mahaiak: fidantza 10 euro unitateko; birjartze-prezioa 50 euro unitateko.
–Zurezko aulkiak: fidantza 2 euro unitateko; birjartze-prezioa 15 euro unitateko.
–Agertokiak: 2x1 neurriko moduluak 4 hanka luzagarridunak, fidantza 20 euro moduluko; birjartze-prezioa 200 euro moduluko.
Mailegatutako materiala garraiatzeko eskatuz gero, 30 euroko tasa ordaindu beharko da.
2.13. Igerilekuak:
–Abonuak helduentzat (14-64 urte): 50 euro.
–65 urtetik goitikoen abonua: 40 euro.
–Abonuak haurrentzat (6-13 urte): 33 euro.
–Haurren sarrera (6-13 urte): 3 euro.
–Sarrerak, 65 urtetik goitikoak: 6 euro.
–Haurrentzako hilabeteko abonua (6-13 urte): 22 euro.
–Helduentzako hilabeteko abonua (14-64 urte): 32 euro.
–Hilabeteko abonua, 65 urtetik gorako erretiratuendako: 25 euro.
2,14. Azterketa eskubideen zenbatekoa:
–Azterketa eskubideak: 6,00 euro.
2,15. Ehiza barrutia:
Herriko ehiztariek urteko txartelarengatik ordaindu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne) | 200,00 euro |
Kanpoko ehiztariek urteko txartelarengatik pagatu beharreko tasa (kalteak direla-eta ematen diren ehizan aritzeko baimen bereziak barne) | 650,00 euro |
Urteko tasa, untxien kalteak direla-eta (harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagundua, sareen bidez eta eskopetekin) | 250,00 euro |
Hilabeteko tasa, untxien kalteak direla-eta (harrapaketak baino ez, eta metodo hauen bidez: hudoz lagunduta, eskopetekin eta sareen bidez) | 40,00 euro |
14-16 urteko herriko ehiztariak (16 urte betetzen dituzten arte) | Doako baimena |
Herriko ehiztari gazteak (16 urte beteta eta 18 urte betetzen dituzten arte) | %50eko hobaria baimen guztien tasetan |
65-78 urteko herriko ehiztariak (78 urte betetzen dituzten arte) | %10eko hobaria herriko ehiztariek urteko txartelarengatik ordaindu beharreko tasetan |
78 urtetik gorako herriko ehiztariak (78 urte betetzen dituzten egunetik) | %50eko hobaria herriko ehiztariek urteko txartelarengatik ordaindu beharreko tasetan |
Hudoak dituzten herriko ehiztariak, baldin eta txertaketa-txartela badute | 15 euro hudo bakoitzeko. Hobaria aplikatuko zaie 3 hudori gehienez |
2.16. Gazteen txokoaren eta gaztetxearen tasak:
–Gaztetxe berriko kuota: 55 euro hiruhilekoan.
–Gazteen txokoaren kuota: 50 euro hiruhilekoan.
–Eguneko sarrera, bazkide ez direnentzat: 5 euro eguneko.
Familia-unitate bereko bi kuota edo gehiago ordaintzen badira, 5,00 euroko deskontua aplikatuko da kuota bakoitzeko.
2.17. Kirol instalazioak erabiltzea: gimnasioa, pilotalekua eta pistak:
MUSKULAZIO ARETOA ETA SAUNA* |
Urteko abonua | 200,00 euro |
Hiru hileko abonua | 60,00 euro |
Hilabeteko abonua | 30,00 euro |
Eguneko sarrera | 5,00 euro |
MAKINA GELAK ETA JARDUERAK** |
Urteko abonua | 260,00 euro |
Hiru hileko abonua | 80,00 euro |
Hilabeteko abonua | 35,00 euro |
Hileko abonua, eskola pertsonaletarako | 25,00 euro |
PILOTALEKUA ETA KANPOKO PISTAK*** |
Pilotaleku estalia | 10 euro orduko |
Tenis pista | 2,50 euro, ordu eta lagun bakoitzeko |
Belardi artifizialeko pista | 20 euro orduko |
* 65 urtetik gorakoei %50eko hobaria aplikatuko zaie, muskulazio aretoko eta saunako abonuetan.
** Erabiltzaileak 13 ordu hilean egiten ahalko ditu proposatutako jardueren barruan (3 goizez eta 10 arratsaldez, hainbat ordutegitan), baina horretarako erreserba egin beharko du aldez aurretik. Jarduerak eta ordutegiak eskariaren arabera aldatuko dira.
Eskola pertsonalak: astean bi orduko eskolak izanen dira, 3 eta 6 lagun arteko taldeetan egitekoak. Oso lan espezifikoa eta pertsonalizatua egiteko; zer hobetu edo zer lesio tratatu nahi den, horren araberakoa.
*** Pilotaleku estalia eta zelai artifizialeko pista erreserbatu edo erabiltzea ez dago sartua Ribaforadako kirol zentroko abonatuen tarifetan.
PADEL PISTA |
Padel pista (1,5 ordu) | 4 euro lagun bakoitzeko |
Padel eskolak (10 saio), kirol zentroko bazkide ez direnentzat | 110 euro hiruhilekoan |
Padel eskolak (10 saio), kirol zentroko bazkideentzat | 70 euro hiruhilekoan |
KIROL JARDUERAK |
Ordubeteko edo 45 minutuko jarduera astean (urte osorako inskripzioa) | 10,00 euro hilabetean |
2 orduko edo 90 minutuko jarduera astean (urte osorako inskripzioa) | 20,00 euro hilabetean |
3 orduko jarduera astean (urte osorako inskripzioa) | 30,00 euro hilabetean |
Ordubeteko edo 45 minutuko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa) | 11,50 euro hilabetean |
2 orduko edo 90 minutuko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa) | 23,00 euro hilabetean |
3 orduko jarduera astean (hiruhilekoko inskripzioa) | 34,50 euro hilabetean |
Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa) | 40,00 euro hiruhilekoan |
Helduen gimnastika (65 urtetik gora): 3 ordu astean (hiruhilekoko inskripzioa) | 60,00 euro hiruhilekoan |
Igeriketa | 50,00 euro/ikasturtea |
Aquagym eta kick boxing, udan | 35,00 euro/ikasturtea |
"Joya San Bartolomé" lasterketa (inskripzio-kuota) | 5,00 euro |
EKIPAMENDUA |
Futbola: Benjamin mistoa, kimuak, haurrak, kadeteak eta emakumezkoen senior maila: 2 egun astean eta entrenamenduak | 250,00 euro/denboraldia |
Gazteen futbola: 2 egun astean eta entrenamenduak | 275,00 euro/denboraldia. |
Saskibaloia, astean bi egun eta partidak asteburuetan | 250,00 euro/denboraldia |
Federazioaren fitxa eta mutualitatea** | |
Ribaforadako txirrindularitza kluba (bazkideen urteko kuota) | 20,00 euro urtean |
** Federazio-fitxei eta mutualitateei dagozkien tarifak federazio bakoitzak kirol-kategoriaren eta -modalitatearen arabera ezarritako zenbatekoaren %50 izanen dira.
2.18. Ribaforadako Musika Eskolako tasak:
(Tarifak ez dira aldatu 2024koekin alderatuta).
Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadako eta Fustiñanako udaletan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.
Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei (16 urtetik gorakoak) 3,50 euroko hobaria emanen zaie.
Familia ugariarengatik: 33%ko hobaria.
Bigarren instrumentu bat aukeratzen duen ikasle bakoitzari, %20ko hobaria aplikatuko zaio aukeratu duen instrumentu horretan. Merkatze hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariarenari.
Oro har, hobariak ezin dira metatu.
| Ribaforadako eta Fustiñanako ikasleak | Gainerako udalerrietako ikasleak |
HAURRAK (16 urte arte) |
Musikaren hastapenak, 1. eta 2. mailak (30 minutu astean) | 23,52 euro hiruhilekoan | 31,05 euro hiruhilekoan |
Musika hastapenak, 3. maila (45 minutu astean) | 33,61 euro hiruhilekoan | 44,36 euro hiruhilekoan |
Musika hastapena, 1. maila eta 2.maila (ordu 1 astean) | 43,68 euro hiruhilekoan | 57,65 euro hiruhilekoan |
Musika-hizkuntza (2 ordu astean) | 67,20 euro hiruhilekoan | 88,70 euro hiruhilekoan |
Jota eskola (ordu 1 astean) | 47,04 euro hiruhilekoan | 62,09 euro hiruhilekoan |
Musika-hizkuntza + instrumentua (2 ordu astean musika-hizkuntza, ordu erdi astean instrumentua banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.mailatik hasita, ordu 1 instrumentu-taldea) | 45,36 euro hilabetean | 59,87 euro hilabetean |
Musika hastapena, 2.maila + instrumentua (ordu 1 astean musika-hizkuntza, eta ordu erdi astean instrumentua banaka) | 37,51 euro hilabetean | 49,52 euro hilabetean |
Instrumentua bakarrik (ordu erdi astean) | 34,73 euro hilabetean | 45,83 euro hilean |
HELDUAK (16 urtetik gora) |
Musika-hizkuntza (1 ordu astean) | 43,68 euro hiruhilekoan | 57,65 euro hiruhilekoan |
Musika-hizkuntza eta instrumentua (ordu 1 astean musika-hizkuntza, eta ordu erdi astean instrumentua) | 42,55 euro hilabetean | 56,19 euro hilabetean |
Instrumentua bakarrik (ordu erdi astean) | 38,64 euro hilabetean | 51,52 euro hilabetean |
Abesbatza/Instrumentu-taldea | 61,20 euro hiruhilekoan | 80,78 euro hiruhilekoan |
Matrikula | 15,30 euro | 15,30 euro |
Ribaforadan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2418626