3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren 2024ko abenduaren 11ko 2024-0128 Ebazpena, zeinaren bidez Olorizko Udalaren 2025eko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Lehena.–2025eko lan-egutegia.

2025eko lan-egutegia onestea Olorizko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 17a.

–Apirilaren 18a.

–Apirilaren 1a.

–Maiatzaren 1a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Abuztuaren 25a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Olorizko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oloritzen, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2418659