3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

362E/2024 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntzen" 2024ko bigarren deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren plan estrategikoaren barruko 6962 esku-hartzearen esparruan (landa enpresak abian jartzea). DDBN identifikazioa: 795363.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan. Bestalde, lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Laguntzak eta haien ordainketak kudeatzeko sistemak ezarrita daude Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduan, Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruzkoan, zeina Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita. Gainera, 75. artikuluan, berariaz garatzen dira nekazari gazteak ezartzeko eta nekazaritzan hasteko laguntzak, landa enpresa berriak eta nekazaritzari eta basogintzari lotutako landa enpresa berriak abian jartzekoak edo nekazarien etxeetako diru-sarrerak dibertsifikatzekoak, eta nekazaritzakoak ez diren enpresa-jarduera berriak ezartzekoak.

Europako Batzordeak, 2022ko abuztuaren 31ko C (2022) 6017 Azken Betearazpen Erabakiaren bidez, Espainiako 2023-2027 aldirako NPEaren Plan Estrategikoa onetsi zuen. Dokumentu horretan jasotako neurrien artean honako hauek daude: nekazaritzarekin edo basogintzarekin edo nekazarien etxeetako diru-sarreren dibertsifikazioarekin lotutako landa enpresa berriak abian jartzea, edo nekazaritzakoak ez diren eta nekazaritzarekin loturarik ez duten enpresa-jarduera berriak sortzea. Izan ere, neurri horiek asko laguntzen dute biztanleria finkatzen oro har despopulazio bidean dauden landa eremuetan.

Sektoreak eta landa eremuek beharrezkoa duten belaunaldi erreleborako ere lagungarria da. Horrenbestez, esku-hartze honen helburua da landa eremuetan enplegua sortzen eta landa ekonomia garatzen laguntzea.

Dokumentu horrek ezartzen du lortu nahi den helburua 6962 esku-hartzearen bidez (Landa enpresak abian jartzea) garatzen dela Nafarroan, eta hura gauzatzeko kreditua ezartzen du, finantzabidearen arabera honela banakatuta: Nafarroako Gobernua eta Europar Batasuna. Haren gastu publikoaren %25 LGENFk kofinantzatzen du, eta prima finko gisa ezartzen da.

Nafarroan ugari dira nekazaritzako familia ustiategiak, egitura txikikoak, eta, horren ondorioz, merkatuen bilakaerak eta arau berrien eskakizunek eragin handia dute haietan. Ildo horretatik, negozio-linea berrien bilaketa erraztu behar da, nekazaritza-jarduera osatzeko, sasoiei hain lotuta egon ez dadin eta sektoreak independentzia handiagoa izan dezan.

Aldi berean, enpresa txikiak landa ekonomiaren bizkarrezurraren parte dira. Enpresen sorkuntza kalitateko enplegua sustatzera eta landa eremuetan nekazaritzaz bestelako sektoreak garatzera bideratu behar da, tokiko sektorearteko loturak bultzatuz. Beraz, enpresen sorkuntzari laguntza eman behar zaio oinarritik, betiere enpresa-plan bat behar bezala gauzatzen bada.

Berritasun gisa, ildo horretan lehenago jasotako onuradun mota gehiago daude orain. Aurreko deialdietan definitutako onuradun potentzialei, despopulatzeko arrisku berezia duten landa eremuetan enpresa-jardueraren bati ekin nahi dioten pertsona fisikoak gehitzen zaizkie. Aldaketa horren bidez, landa ekintzailetzarako aukerak bermatu eta hobetu nahi dira Europako araudian 2023-2027 aldirako definitutako bi ildoetan (2115/2021 (EB) Erregelamendua):

–Landa enpresa berriak abian jartzea, nekazarien etxeetako diru-sarrerak dibertsifikatzeko, nekazaritzakoak ez diren enpresa-jarduera berrien bidez.

–Nekazaritzarekin edo basogintzarekin loturarik ez duten landa enpresa berriak abian jartzea.

Bestalde, eremu jakin batean aldi jakin batean izandako jaiotza- eta heriotza-kopuruaren ondoriozko saldo demografikoari egiten dio erreferentzia despopulazioak; horrela ulertuta, landa garapeneko neurri honen bidez landa eremuak biziberritu nahi dira eta garapenerako eta ekintzailetzarako aukerak sortu, biztanleria erakarri eta finkatzea errazteko, landa eremuak hustu eta honda ez daitezen, bereziki despopulazio-maila kezkagarriena duten udalerrietan, non berehalako neurriak behar baitira.

Horrenbestez, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren plan estrategikoan jasotakoa aldatzea proposatzen da, nazio mailako esku-hartzearen diseinuan jasotako jarraibide orokorren arabera. Aldaketa hau Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamenduaren 119.9 artikuluaren esparruan sartzen da. Artikulu horrek ezartzen duenez, Batasuneko kide diren estatuek noiznahi aldaketak egin eta aplikatzen ahalko dituzte beren NPEaren plan estrategikoko elementuetan, loturik badaude III. tituluko IV. kapituluan aurreikusitako esku-hartzeekin. Aldaketa horiek esku-hartzeak diruz laguntzeko baldintzei ere eragiten ahalko dizkiete, baldin eta 109. artikuluko 1. apartatuko a) letran jasotako helburuak aldatzen ez badira. Estatu kideek aldaketa horiek Batzordeari jakinaraziko dizkiote aplikatzen hasi aurretik, eta artikulu honetako 1. atalaren arabera aurkezten duten NPEaren plan estrategikoa aldatzeko hurrengo eskaeran sartuko dituzte.

NPEaren plan estrategikoen aldaketa horiek Batzordeak onetsi ondoren izanen dituzte ondorio juridikoak, ez lehenago.

Azkenik, Nafarroako landa garapenari eragiten dioten politiken arteko osagarritasuna eta sinergia bermatzeko eta funts erabilgarriak espero den eskariarekin bateratzeko, despopulatzeko arrisku berezia duten landa eremuen zehaztapena, deialdi honetan erabiliko dena, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 15eko 8/2023 Foru Aginduan oinarritzen da, haren bidez onetsi baitzen despopulatzeko arriskuan dauden udalerrien zerrenda.

Neurri honi honako hauek aplikatu behar zaizkio: 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2115/2021 (EB) Erregelamendua, arauak ezartzen dituena Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin beharreko plan estrategikoetarako (NPEaren plan estrategikoak) laguntzari buruz, laguntza hori Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen baita; eta hori garatzeko Estatuko araudia:

–1047/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Plan Estrategikoaren esku-hartzeak eta Nekazaritza Politika Erkidearen beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duena.

–1046/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren eta Europako NBEUF eta LGENF nekazaritza funtsen gobernantza arautzen duena Espainian.

–147/2023 Errege Dekretua, otsailaren 28koa, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak ezartzen dituena eta 2023-2027 aldirako Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzearekin lotutako zenbait alderdi arautzen dituzten errege dekretu batzuk aldatzen dituena.

Neurri honi, orobat, aplikatuko zaio Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. (L 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa).

Bat etorriz Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 40.6 artikuluan ezarritakoarekin, xedatzen baitu espedienteek Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko dutela etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 600.000,00 eurotik gorakoa denean.

Horren arabera, Nafarroako Gobernuaren 2024ko urriaren 16ko Erabakia onetsi zen, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 2025. eta 2027. ekitaldietan gastu hau egiteko konpromisoa har dezan, 6962 azpineurriari buruzko gastua, hain zuzen: "Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntza", Nafarroako 2023-2027 NPEaren plan estrategikoaren barruko 6962 esku-hartzearen esparruan (Landa enpresak abian jartzea), 2024ko laguntzen bigarren deialdiari dagokiona.

Adierazitakoarekin bat, eta ditudan eskudantziak erabiliz, hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuaren bidez eta departamentu horren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudanak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea "Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak sortzeko laguntzen" bigarren deialdia 2024rako.

2. Onestea "Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntzen" oinarri arautzaileak, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren plan estrategikoaren barruko 6962 esku-hartzearen esparruan (Landa enpresak abian jartzea). Ebazpen honen 1. eranskinetik 4.era bitarte jasotzen dira. NPEaren plan estrategikoaren aldaketak, esku-hartze honi dagozkionak, Batzordeak onetsi ondoren izanen dituzte ondorio juridikoak, ez lehenago.

3. Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. 2025eko ekitaldian 1.000.000,00 euroko gastua baimentzea, eta 2027ko ekitaldian 1.000.000,00 eurokoa, Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontu orokorreko "NPEPE LGENF 2023-2027. Landa eremuetan nekazaritzaz bestelako enpresak sortzea eta garatzea" izeneko 720007 72300 7709 414202 partidaren baliokide izateko gaitzen diren partiden kargura. Ebazpen honek sortzen dituen konpromisoetarako baldintza da dagozkien ekitaldietan kreditu egokia eta nahikoa izatea.

5. Oinarri arautzaileak eta ematen diren laguntzak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko azaroaren 7an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

1. ERANSKINA.–"NEKAZARITZAZ BESTELAKO JARDUERETARAKO ENPRESAK LANDA EREMUETAN SORTZEKO LAGUNTZAK", NAFARROAKO 2023-2027 ALDIRAKO NPE-REN PLAN ESTRATEGIKOAREN BARRUKO 6962 ESKU-HARTZEAREN ESPARRUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea, aplikazio-eremua eta helburua.

1. Oinarri hauen xedea da "Nekazaritzaz bestelako jardueretarako enpresak landa eremuetan sortzeko laguntzak" arautzea, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren plan estrategikoaren barruko 6962 esku-hartzearen esparruan (Landa enpresak abian jartzea), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75.2.b) artikuluaren esparruan (erregelamendu hori landa eremuetan nekazaritzakoak ez diren enpresa-jarduerak abian jartzeari buruzkoa da), eta Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren esparruan (erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). (2023ko L 2831 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

2. 6962 neurriak (Landa eremuetan nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzea) helburu hauek ditu: nekazari gazteak eta nekazaritzan hasiko direnak erakartzea eta laguntzea; enpresa-garapen jasangarria erraztea landa eremuetan; enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea, emakumeek nekazaritzan parte hartzea barne; landa eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena, besteak beste, bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.

2. oinarria.–Lurralde-eremua.

1. Nafarroako landa eremuetan sortutako enpresei aplikatzen ahal zaie laguntza. Ondorio horietarako, laguntza deialdi honetan Nafarroa osoa hartzen da landa eremutzat, salbu eta maiatzaren 16ko 45/2011 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Eremu Zentraleko Lurralde Antolamenduko Planaren (Nafarroako Lurralde Estrategia) 10.4 azpieremuan sailkatutako udalerriak.

2. Beraz, ez dira dirulaguntza hauen xede izanen hiri-eremu zabal gisa sailkatutako udalerrietan sortutako enpresak, honako udalerri hauetakoak, hain zuzen: Antsoain, Aranguren, Barañain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Oltza zendea, Zizur, Eguesibar, Galar, Uharte, Noain (Elortzibar), Orkoien, Iruña, Atarrabia, Zizur Nagusia.

3. 1. eranskinean jasotzen dira Nafarroako landa eremuko udalerriak despopulazio-mailaren araberako sailkapenarekin batera.

3. oinarria.–Aurreikusitako jarduera motak.

1. Diruz lagunduko da nekazaritzaz bestelako ekoizpen jarduerak garatzen dituzten enpresak sortzea, hau da, helburua dutenak saltzeko diren edo merkaturatzen ahal diren edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen duten ondasunak eta/edo zerbitzu pribatuak ekoiztea. Horrez gain, berezko entitatea eta izaera finalista izan behar dute, eta enplegua sortu edo mantendu behar dute.

2. Bi dirulaguntza mota proposatzen dira, sortu asmo den enpresa motaren arabera:

i. 1. mota Jarduera partziala: 20.000 euroko prima. Baldin eta jarduera berriak nekazaritza-jardueraren osagarri den jarduera partzial bat badakar onuradunarentzat, eta gutxienez 6.000 euroko diru-sarrerak baditu.

ii. 2. mota Jarduera nagusia: 40.000 euroko prima. Baldin eta jarduera berria jarduera nagusia bada onuradunentzat, eta bukaerako diru-sarreren ehunekoa egindako jarduera guztietan guztira lortutako diru-sarreren %49tik gorakoa bada eta zenbatekoa 12.000 eurokoa gutxienez.

Bi aukeretako bat bakarrik hauta daiteke, sortu beharreko jardueraren arabera dagokiona.

3. Dibertsifikazio jarduerek arlo hauetako batekoak izan behar dute:

a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.

b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.

c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.

d) Gizarte zerbitzuak ematea.

e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.

f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.

g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.

Nekazaritzarako eta basogintzarako zerbitzutzat hartzen dira nekazaritza- eta basogintza-lanen zerbitzu osagarriak (produktuen hornidura, aholkularitza, makineriaren mantentze-lanak, etab.), baldin eta froga badaiteke ez direla Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktuak lortzeko prestaketa-lanak.

h) Bioekonomia zirkularreko jarduerak.

i) Nekazaritza-turismoko, landa turismoko, aisialdiko edo ostalaritzako jarduerak, jolas edo kirol jarduerak, edo lurralde garapen ekonomikoari lotutakoak.

Ustiategietako bisitak, erakusketa-lantegiak eta antzekoak eskaintzen dituzten jardueren kasuan, elkarteekin, ikastetxeekin eta abarrekin egindako hitzarmenak edo konpromisoak aurkeztu beharko dira, etorkizuneko jarduera ziurtatzen dutenak.

4. oinarria.–Laguntzaren onuradun diren pertsonak.

Pertsona fisiko hauek izan daitezke laguntzen onuradun:

A. Nafarroako landa eremuan dauden nekazaritza-ustiategiekin lotura hauetakoren bat dutenak, 2. oinarriaren arabera:

1. Nekazari profesionalak, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REAN) inskribatuta daudenak eta beren nekazaritza-jarduera 3.3 oinarrian zerrendatutakoren batekin dibertsifikatu nahi dutenak. Onuradun mota horrek 1. motako dirulaguntza jasotzen ahalko du 3.2 oinarriarekin bat, planteatutako negozio-ideiaren arabera (A.1 motako prima).

2. Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (REAN) inskribatutako nekazari profesionalen lehen mailako ahaideak, 3.3 oinarrian zerrendatutakoen arteko jarduera berri bat sortzen dutenak. Onuradun mota horrek 2. motako dirulaguntza jasotzen ahalko du 3.2 oinarriarekin bat, planteatutako negozio-ideiaren arabera (A.2 motako prima).

B. Jarduera berri bat sortzen dutenak, 3.3 oinarrian zerrendatutakoen artekoa, 1. eranskinean ezarritako despopulazio-arrisku berezia duten landa udalerrietako batean. Onuradun mota horrek 2. motako dirulaguntza jasotzen ahalko du 3.2 oinarriarekin bat, planteatutako negozio-ideiaren arabera (B.2 motako prima).

5. oinarria.–Laguntza jasotzeko bete beharrekoak.

1. Laguntzen araubide honetan sartzeko, eskatzaileek honako beharkizun hauek bete beharko dituzte:

a) Jarduera egitea ebazpen honen 2. oinarriaren arabera landa eremutzat jotzen diren Nafarroako udalerrietan, hots, 1. eranskineko zerrendan ageri direnetan.

b) Eskaera aurkezteko epea amaitzen denean 18 urte beteta izatea eta 61 urte bete gabe.

c) Laguntza honen onuradun ez izatea aurreko deialdietan, 2014-2022ko LGPko M06.02 neurriaren esparruan emandakoak barne.

d) Deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) alta emanda egon ez izana, ez sortu beharreko jarduerari dagokion epigrafean, ez antzekoetan. Antzeko jardueratzat hartuko da 2009ko EJSNko "talde" (hiru digitu) bereko edozein.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

g) A.1 motako onuradunentzat:

–Nekazari profesionala izatea, REANen inskribatutako ustiategi bateko titularra edo bazkidea, eta izaera horri eustea azken ordainketa egin arte.

Nekazaritzan hasten direnak nekazari profesionaltzat hartuko dira "Nekazaritzan hasteko" edozein laguntza emateko aldeko ebazpena ematen denetik espedientea itxi arte eta/edo 40 urte edo gutxiago badituzte eta REANen lehentasunezko ustiategiaren titular gisa agertzen badira.

h) A.2 motako onuradunentzat:

–Nekazari profesionalaren lehen mailako ahaidea izatea, nekazari hori REANen inskribatutako ustiategi bateko titularra edo bazkidea bada, eta izaera horri eustea azken ordainketa egin arte.

Nekazaritzan hasten direnak nekazari profesionaltzat hartuko dira "Nekazaritzan hasteko" edozein laguntza emateko aldeko ebazpena ematen denetik espedientea itxi arte eta/edo 40 urte edo gutxiago badituzte eta REANen lehentasunezko ustiategiaren titular gisa agertzen badira.

–Altan emanik ez egotea langile autonomoen araubide berezian (LAAB).

i) B.2 motako onuradunentzat:

–Jarduera nagusi berria sortzea despopulazio-arrisku muturrekoa, bizia eta nabarmena duten eta gainbehera bizian eta moderatuan dauden udalerrietako batean (1etik 5era bitarteko mailak, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 15eko 8/2023 Foru Aginduaren arabera, zeinaren bidez onartzen baita despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda) (ikusi 1. eranskina).

–Altan emanik ez egotea langile autonomoen araubide berezian (RETA).

Gainera, enpresa sortzeko prozesuan honako betebehar hauek bete beharko dira:

h) Nafarroako Gobernuaren adostasuna izatea proiektuak ukitzen dituen eremuei dagokienez. Honelako jarduerei lotutako proiektuen kasuan:

–Turismo zerbitzuak, ostatu zerbitzuak, aisialdikoak, jolaserakoak eta antzekoak, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren aldeko txostena.

–Landa eta kultur ondareari eta antzekoei lotutakoak: Kultura eta Turismo Departamentuak emandako aldeko txostena.

–Proiektuaren tipologia dela-eta beharrezkoa den beste edozein txosten, departamentu eskudunak egina.

Ingurumen inpaktuaren balorazioa egin beharko da, beharrezkoa bada, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen arabera, proiektuak ingurumenean ondorio kaltegarriak baditu.

Nolanahi ere, unitate arduradunek erabakitzen dituzten neurri zuzentzaileak aplikatuko dira, halakorik bada.

i) Enpresa-plan bat aurkeztea, 6. eta 15. oinarrien arabera.

2. Eskatzaileak enpresa-plana proposatzen duenean enpresa bateko titularkide edo bazkide gisa, konpromisoak eta baldintzak titular bakar gisa ezartzen denean eskatzen direnen parekoak izanen dira.

6. oinarria.–Enpresa-plana.

1. Eskatzaileak, laguntza eskaerarekin batera, jarduera berriaren enpresa-plan bat aurkeztu behar du. Bertan, jarduera identifikatu, deskribatu eta aztertuko du; bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatuko ditu; eta jarduera sortzeko beharrezkoak diren prozedura eta estrategia guztiak garatuko ditu, 3.2 oinarrian ezarritako prima motaren arabera.

2. Agiri hori prestatzeko, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoan laguntza hauen fitxan dagoen eredua erabili behar da.

7. oinarria.–Konpromisoak eta betebeharrak.

1. Oro har, onuradunek konpromiso hauek hartzen dituzte:

a) Enpresa-plana gauzatzea Europar Batasuneko, Espainiako eta Foru Komunitateko araudiaren arabera.

b) Enpresa-planaren baldintzak eta epeak betetzea, 15. oinarrian ezarri direnak.

c) Kontabilitate sistema berezitu bat edo kontabilitate kode egoki bat edukitzea diruz laguntzen den proiektuari lotutako eragiketa guztietarako.

d) Bidezkoa denean, jasotako dirulaguntzaren kobrantza erregistratzea kontabilitatean edo erregistro liburuan, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu hau aipatuz: Nafarroako 2023-2027 NPEPE (LGENF-NG).

e) Xede bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo jaso izanaren berri ematea.

f) Laguntza eskaera aurkezten den unean, azken hiru urteetan jasotako dirulaguntzen berri ematea, de minimis araubidea bete den egiaztatzeko. Dirulaguntzak onartu aurretik, egiaztatuko da eskatzaileari onartutako de minimis laguntza guztiek ez duten gainditzen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3.2 artikuluak ezarritako muga.

g) Hiru urtez mantentzea laguntzaren xedeko jarduera, dirulaguntzaren azken ordainketa jasotzen den egunetik hasita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

h) Jendeari eragiketaren helburuaren berri eta LGENFek emandako laguntzaren berri ematea, 21. oinarrian ezarritako baldintzak betez.

i) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari komunikatzea neurriaren ebaluaziorako eta jarraipenerako adierazleak prestatzeko behar diren datuak.

j) Laguntza ongi eman dela eta gerora konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak eta egiaztapenak onartzea. Honako hauek egin ditzakete egiaztapen lan horiek: Europako Batzordeak, NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak, Nafarroako 2023-2027 aldirako NPEaren plan estrategikoa kudeatzen duen agintaritzak, Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak, Nafarroako Kontuen Ganberak eta Nafarroako Gobernuaren fiskalizazio-organoek.

2. Enpresa-plana gauzatzeari dagokionez, onuradunek konpromisoa hartzen dute enpresa-plana 6. eta 15. oinarrietan ezarritakoaren arabera gauzatzeko.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Zenbatekoa aldatu egiten da eskatutako laguntza motaren arabera:

–A.1 mota. Nekazari profesionalak. Jarduera partziala: 20.000 euroko prima.

–A.2 mota. Nekazari profesionalaren lehen mailako ahaidea. Jarduera nagusia: 40.000 euroko prima.

–B.2. mota. Pertsona fisikoa. Jarduera nagusia: 40.000 euroko prima.

2. Laguntza prima bakarrekoa da, eta bi ordainketatan pagatzen da.

Lehenengo ordainketarako baldintza enpresa-plana hastea da, eta emandako laguntzaren erdiarena izanen da. Azken ordainketa beste erdiarena izanen da, enpresa-plana behar bezala gauzatzen bada, eta orduan gainerako zenbatekoa ordainduko da.

3. LGENFen parte-hartzea guztirako laguntzaren %25 adinakoa izanen da.

9. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta hautaketa-irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen da laguntza hau, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Eskaeren hurrenkera prestatzeko, honako balorazio irizpide hauek aplikatuz lortzen diren puntuak batuko dira (gehienez ere 80 puntu lortzen ahalko dira):

HAUTAKETARAKO IRIZPIDEA M6962

BAREMAZIOA

Kod.

IZENBURUA

DESKRIBAPENA

Gehieneko puntuazioa

KALKULUA EDO GRADUAZIOA

A. ESKATZAILEAREN IZAERA

18

CSO_A1

Gaztetasuna

Gaztea (40 urtekoa edo gazteagoa)

4

Gaztea: 4 puntu

CSO_A2

Desgaitasuna

Desgaitasuna duen pertsona (abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren arabera)

4

Desgaitasuna: 4 puntu

CSO_A3

Generoa

Emakumea

4

Emakumea: 4 puntu

CSO_A4

Prestakuntza

Sortu beharreko jardueraren gaien gaineko prestakuntza espezifikoa

4

Erdi mailako edo goi mailako prestakuntza arautua eta/edo unibertsitate-prestakuntza, jarduerarekin lotuta: 4 puntu

CSO_A5

Udalerriko erlazioa

Jarduera hasten den udalerrian erroldatuta egotea

2

Laguntza eskatzeko unean jarduera berria garatzen den udalerrian erroldatuta egotea: 2 puntu

B. JARDUERA BERRIA KOKATZEN DEN UDALERRIAREN DESPOPULAZIO-ARRISKUA

12

CSO_B1

Jarduera berria kokatzen den udalerriaren despopulazio-arriskua

1. Muturreko arriskua

12

1. Muturreko arriskua: 12 puntu

2. Arrisku bizia

2. Arrisku bizia: 10 puntu

3. Arrisku nabarmena

3. Arrisku nabarmena: 8 puntu

4. Gainbehera bizia

4. Gainbehera bizia: 6 puntu

5. Gainbehera moderatua

5. Gainbehera moderatua: 4 puntu

6. Egoera ahula

6. Egoera ahula: 2 puntu

C. PROIEKTUAK NEP-AREN PLAN ESTRATEGIKOAREN HELBURUEI EGITEN DIEN EKARPENA

50

CSO_C1

Ekintzailetza

Jarduera ekonomikoaren berrikuntza: Lehentasuna emanen zaio udalerrian berrikuntza dakarren jarduera izateari.

5

Jarduera bakarra herrian (EJZ bakarra egotea herrian): 5 puntu

CSO_C2

Sareak sortzea

Elkarte eta kooperatibei atxikita egotea: Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko baten bazkidea izatea, gutxienez.

5

Eskatzailea sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko baten bazkidea izatea: 5 puntu

CSO_C3

Nekazaritza-sektorearen gaineko inpaktua. Erreferentziako nekazaritza-ustiategia.

Lehentasunezko nekazaritza-ustiategiaren titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea.

5

Ustiategi lehenetsia: 2 puntu

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiaren titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea (REANeko "orientazio tekniko-ekonomikoa" abeltzaintzakoa bada edo mistoa abeltzaintzarekin).

Abeltzaintza-ustiategia: 2 puntu

Nekazaritza-ustiategi baten titularraren edo bazkidearen lehen mailako ahaidea, ustiategia Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean sartuta badago.

Nafarroako arraza autoktonoen hazleen elkarte batean inskribatutako ustiategia: puntu 1

CSO_C4

Ingurumena zaintzeko konponbide berritzaileak

Hondakinak murriztea: jarduera berriak azpiproduktuak edo hondakin ez-biologikoak erabiltzen ditu lehengai gisa.

10

Azpiproduktuak/hondakin ez-biologikoak erabiltzea: 2 puntu

Bioekonomiako enpresa: jarduera berriak baliabide biologiko berriztagarriak erabiltzen ditu materialak eta energia sortzeko.

Baliabide biologiko berriztagarriak erabiltzea, hala nola laboreak, basoak, animaliak edo mikroorganismoak, materialak edo energia sortzeko: 2 puntu

Energia elektriko berriztagarria: jarduera berriak energia elektriko %100 berriztagarria kontsumitzen du, zerbitzu hori ematen duen enpresa merkaturatzaile batekin egindako kontratuaren bidez eta/edo energia berriztagarrirako instalazio berekiaren bidez.

Energia berriztagarrien enpresa merkaturatzailearekin sinatutako kontratua, eta/edo bere instalazio berriztagarria izatea lanpostuan: 6 puntu

CSO_C5

Aurreikusitako jarduera mota (EJSN edo epigrafe batean baino gehiagotan sartutako jarduera bat baino gehiago eginez gero, jarduera nagusia bakarrik puntuatuko da)

1. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren zerbitzu osagarriak

10

Nekazaritza- eta baso-lanen zerbitzu osagarriak dira (produktuen hornidura, aholkularitza, makinen mantentze-lanak, lorezaintza, beste batzuk): 2 puntu

2. Industria eta eraikuntza

Nekazaritzarekin, abeltzaintzarekin edo basogintzarekin zerikusirik ez duten eraikuntzarako industria eta gremio guztiak eta tailer mekanikoak barne hartzen ditu: 8 puntu

3. Merkataritza eta ostalaritza

Funtzio hauek betetzen dituzten establezimendu berriak (fisikoak eta birtualak) jartzea:

–Ostalaritza (tabernak, jatetxeak, etab.)

–Merkataritza (janari-dendak, bazarrak, fruta-dendak, lokutorioak, etab.)

10 puntu

4. Turismoa

Funtzio hauek betetzen dituzten establezimendu berriak (fisikoak eta birtualak) jartzea:

–Turismoa (landetxeak, turismo aktiboko enpresak, bizikleten alokairua, bidaia-agentziak, etab.)

5 puntu

5. Zainketak, irakaskuntza

Pertsonen ongizatera eta osasunera bideratutako jarduerak (fisikoak eta/edo birtualak) eta prestakuntza-jarduerak:

–Estetika-zentroak (ile-apaindegiak, manikurak, etab.)

–Akademiak edo ikastetxeak (hizkuntzak, hezkuntza indartzea, dantzak, gimnastika, artisautza, etab.)

–Ongizatea (masajeak, fisioterapia, psikologia, nutrizionistak, etab.)

–Garbiketa- eta zainketa-enpresak (etxeko garbiketa, etxeko zerbitzuak, adinekoen arreta, etab.)

10 puntu

6. Aholkularitza

Aholkularitzara bideratutako jarduera profesionalak (fisikoak eta/edo birtualak) (arkitektoak, abokatuak, informatika, energia, marketina...)

10 puntu

7. Artistikoak (zinematografia, ikus-entzunezko ekoizpenak, aurreko ataletan sartu ez diren eta baloratuko diren beste batzuk)

–Zinema ekoiztetxeak

–Ikus-entzunezkoen ekoizpenak

–Beste jarduera artistiko batzuk

10 puntu

A.1 MOTAKO primarako irizpide espezifikoak

CSO_C6_A1

Ekoizpen bereizia eta ekologikoa

Kalitate ziurtapenak: Eskatzailea Nafarroako lurraldeko produktuen kalitate ziurtapen bati gutxienez atxikita egotea (ekoizpen ekologikoa salbu), edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritza-ustiategia atxikita egotea. Kategoria honetan sartuta daude zuzeneko salmenta egiten duten pertsonak eta ustiategiak.

15

Kalitate ziurtapena izatea edo merkaturatzeko kanal laburren erregistroan izena emanda egotea: 5 puntu

Eragile ekologikoa: Eragilea Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) erregistroan inskribatuta egotea, edo eskatzaile gisa lotuta dagoen nekazaritza-ustiategia inskribatuta egotea.

Eragile ekologikoa: 10 puntu

A.2 eta B.2 MOTAKO primarako irizpide espezifikoak

CSO_C6_A2B2

Zuzeneko enplegua sortzea

Lanpostuak sortzen dituzten proiektuak lehenesten dira: besteren konturako kontratazioak

15

Besteren konturako langileen kontratazioa: 5 puntu

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan inskribatutako eskatzaileak lehenetsiko dira

Laguntza eskatzeko unean Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa inskribatuta egotearen frogagiria: 8 puntu.

Gainera, Oinarrizko Errenta Bermatua jasotzen badu: 2 puntu

3. Eskatzaileak adierazi beharko du, berariaz, zer hautaketa-irizpideren arabera eskatzen duen aplika dakiola aurreko baremoa. Eskaera hau erantzukizunpeko adierazpentzat hartuko da laguntza eskaera aurkezteko unean –edo, hala badagokio, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean– betetzen diren irizpideei dagokienez, bai eta bete beharreko konpromisotzat ere enpresa-planean aurreikusitako ekintzei dagokienez, zeinarekin bat etorri beharko baitute.

4. Eskatzaileak eskatutako hautaketa-irizpideek ekarritako puntuak bakarrik emanen dira. Baldin betetzeko zenbait modu onartzen dituen irizpide bat hautatu bada, puntu gehien ematen dituen egoera hartuko da aintzat, eskura dagoen informazioarekin egiaztatzen ahal bada.

5. Laguntza hartu ahal izateko, gutxienez ere 24 puntu lortu beharko dira. Hortik beherako puntuazioa lortzen duten eskaerak ezetsi eginen dira.

6. Berdinketa gertatuz gero, proiektuak 2023-2027 aldiko NPEaren plan estrategikoaren helburuei egiten dien ekarpenean puntuaziorik handiena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Berdinketak badirau, eskatzailearen izaeran puntuazio altuena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Hala ere berdinketak badirau, "Despopulazio-arriskua" atalean puntuaziorik handiena lortzen duen eskaera lehenetsiko da. Azkenik, eta berdinketak bere horretan badirau, A.1 motako eta A.2 eta B.2 motetako primetarako irizpide espezifikoetan puntuaziorik handiena duen eskaera nagusituko da.

7. Norgehiagokako prozedura aplikatuta eskaeren hurrenkera lortu ondoren, deialdiaren aurrekontu kreditua ez bada nahikoa laguntza eskaera guztiei erantzuteko, aipatutako hurrenkerako azken eskatzaileak, aurrekontu zuzkidura badu eta eskatutakoa baino zenbateko txikiagoa badagokio, emandako laguntza berretsi beharko du, edo horri uko egin, jakinarazi eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere. Berretsiz gero, pertsona onuradunak hartu gabe duen laguntzaren zatia jaso dezake, baldin eta laguntza jaso duten beste espediente batzuek gastu txikiagoak badituzte, organo emaileak emandako laguntza aldatu eta gero.

8. Aurrekontuan kreditu nahikoa ez izateagatik onartu ezin diren gainerako eskaerak ezetsi eginen dira.

10. oinarria.–Laguntza eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da zenbatzen, eta argitalpen egunaren egun baliokidean bukatuko da. Baldin muga-egunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

2. Eskaera eta atxiki beharreko agiriak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, horretarako ezarritako programaren bidez. Programa Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian dago, tramiteen katalogoan (www.navarra.es/eu/). Tramitea egiteko, eskatzailea egiaz bera dela egiaztatu behar da, bere ziurtagiri digitalaren bidez edo Cl@ve sistema erabilita. Behin programaren bitartez tramitatuta, eskaerak administrazioan aurkeztutzat joko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan erregistratzen direnean, eta sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpeneko data eta ordua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.

Behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileei tramitazioa errazteko asmoz, laguntza eskaera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren entitate laguntzaileen bidez tramitatzen ahalko da. Entitate horiek tramiteen katalogoaren fitxan agertzen dira.

3. Laguntza eskaera 2. eranskinean adierazten diren agiriekin batera aurkeztu behar da (dokumentuak eskaneatuak, bereiziak eta behar bezala identifikatuak aurkeztuko dira, eta jatorrizkoen kopia zehatzak izanen dira).

4. Laguntza eskaera bakarra aurkez daiteke deialdiko eta pertsonako. Familia-unitate bat osatzen duten kideek jarduera bererako edo antzekorako laguntza eskaera bakarra aurkezten ahalko dute.

11. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari atxikitako Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari dagokio.

12. oinarria.–Laguntza eskaerak egiaztatu eta baliozkotzea.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Akatsen bat baldin badago, laguntza eskatzaileari eskatuko zaio gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio ezen zuzendu ezean eskaeran atzera egiten duela ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak espedientea ongi tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

13. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Eskaerak baliozkotu eta ebaluatu ondoren, haien lehentasun ordena ezarriko da 9. oinarrian ezarritako hautaketa-irizpideen arabera.

Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

2. Laguntzak honela emanen dira: lehenengo ordainketa bat, onartutako laguntzaren %50ekoa, eta bigarren ordainketa bat, laguntzaren %50ekoa, onartutako prima osatu arte, deialdian adierazitako ekitaldietako aurrekontuaren kargura.

3. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, administrazio-prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

Ebazpenean, gutxienez, datu hauek agertuko dira: laguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa, laguntza finantzatzeko funtsen jatorria, jarduera berria gauzatzeko epea eta sortu dela justifikatzeko epeak. Eskaerarik ezetsiz gero, horiek ere espresuki agertuko dira, eta, horien artean, deialdiko aurrekontu-kreditu aski ez izatearen ondorioz ezetsitakoak.

14. oinarria.–Dirulaguntza emateko ebazpenaren ondoko aldaketak.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar da enpresa-plana. Hala ere, aurkeztutako enpresa-planaren aldaketa nabarmenak dakartzaten inguruabarrak gertatzen direnean, onuradunak horren berri eman behar du, aldaketak aplikatu baino lehen aldaketa eskaera bat aurkeztuz.

2. Aldaketa nabarmen horiek gauzatu ahal izateko, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalaren baimena behar da. Aldaketa baimentzen ez bada, hasierako enpresa-plana bete beharko da.

3. Aldaketa egiteko eskaera Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu behar da, ordainketaren eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lau hilabete lehenago.

4. Aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetako bat duena:

a) Egin beharreko jarduera ekonomikoa aldatzea.

b) Enpresa-planaren funtsezko baldintza tekniko edo ekonomikoak aldatzea.

5. Aldaketa-eskaeran onuradunak enpresa-planean egin nahi dituen aldaketak azaldu behar dira, laguntza eskaeran erabilitako zehaztasun maila berarekin, eta enpresa-plan berriaren bideragarritasuna bermatu behar da. Aldaketa aplikatu baino lehen egin behar da eskaera.

6. Inola ere ez da baimenduko aldaketarik, laguntzak emateko ezarritako norgehiagokaren emaitza aldatzea badakarte eta laguntzaren onuradun gisa baztertzea badakarte.

7. Enpresa-planaren aldaketa nabarmen bakarra onartuko da.

15. oinarria.–Enpresa-plana gauzatzeko epeak eta baldintzak.

1. Enpresa-planaren gauzatzea ebaluatzeko, enpresa-planaren mugarri nagusiak eta oinarri honetan adierazitako baldintzak kontrolatuko dira, hala agiri bidez nola bertatik bertara.

2. Enpresa-plana epe eta baldintza hauek betez gauzatu eta justifikatu beharko da:

a) Laguntza eskatu ondoren eta ordainketa partziala eskatu arte, enpresa-planaren hasiera eta diruz lagundutako jardueraren hasiera justifikatu behar dira, eta baldintza hauek betetzen direla egiaztatu:

i. Alta emanik egotea langile autonomoen araubide berezian (RETA), eta egunean egotea hari loturiko ordainketetan.

ii. Alta emanik egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan (EJZ), jarduerari dagokion epigrafean, eta egunean egotea zerga horren ordainketan.

iii. Inskribatuta egotea pertsona eta entitate ekintzaileen erregistroan, abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera. Eskakizun horretatik salbuetsirik daude negozioa lekuz aldatzearen ondorioz jarduera berri bati ekiten dioten onuradunak, jarraitutasunarekin, baldin eta bertan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

iv. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa-planean adierazitakoaren arabera.

b) Azken ordainketa egozten zaion aurrekontu-ekitaldiko urtarrilaren 1etik ekainaren 1era bitartean, enpresa-plana behar bezala gauzatu dela justifikatu beharko da, eta baldintza hauek betetzen direla egiaztatu:

i. Sortutako jarduerari exijitzen zaizkion gutxieneko diru-sarrerak, hasieratik azken ordainketa eskatu arte, honako hauek izanen dira gutxienez:

–A.1 mota: Nekazari profesionala-jarduera partziala: 6.000,00 euro.

–A.2 eta B.2 motak: Nekazari profesionalaren ahaidea / Pertsona fisikoa-jarduera nagusia: 12.000,00 euro.

ii. Egunean egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (EJZ) ordainketan, jarduerari dagokion epigrafean.

iii. Alta emanik egotea langile autonomoen araubide berezian (RETA), eta egunean egotea hari loturiko ordainketetan.

iv. Bukaerako gauzatze memoria aurkeztea: gutxieneko azalpen datuak, enpresa-plana behar bezala gauzatu dela justifikatzen dutenak eta sortutako jardueraren uneko egoera, haren kudeaketa eta ingurunearekiko lotura deskribatzen dituztenak.

v. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa-planean adierazitakoaren arabera.

c) Diru-sarreren justifikazio gisa, ez dira baliozkotzat joko laguntzaren onuradunari lotutako enpresetatik lortutako diru-sarrerak.

3. Ondorio horietarako, onuradunak ebaluazio horren ardura duen unitatearekin kolaboratu beharko du, eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurreikusitako epeetan emanez eta jarduera gauzatzen den tokira egiten diren bisitetan lagunduz.

16. oinarria.–Ordainketa eskaerak.

1. Urte bakoitzari dagokion laguntza jasotzeko, onuradunak ordainketa eskaera aurkeztu behar du, 3. eranskinean adierazitako agiriekin batera, epe hauetan:

a) Ordainketa partziala egiteko eskaera: epea 2025eko bigarren seihilekoan bukatuko da, laguntzak emateko ebazpenean ezarritakoaren arabera.

b) Azken ordainketarako eskaera: epea 2027ko ekainaren 1ean bukatuko da.

2. Ordainketa eskaera aurkezten ez bada laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren datak baino lehen, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, deusetan galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.

3. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak espedientea tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

17. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1. Deialdi honen onuradunei emandako dirulaguntzak bateraezinak dira xede eta helburu bererako ematen diren beste dirulaguntza batzuekin, salbu eta laguntza arautzen duen araudian bateragarritasuna ezartzen bada.

2. Aplikatzekoa izanen da de minimis araubideko beste laguntza batzuen konkurrentziari buruz ezarritakoa; hortaz, laguntza gehienez ere 300.000,00 eurokoa izanen da hiru urteko epean, honako honekin bat: Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatua; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori.

3. Laguntza hauen onuradun direnek, ordainketa eskaerarekin batera aurkeztu beharreko zinpeko aitorpenaren bidez, justifikatuko dute xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu duten edo ez, Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian edo Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2022 Programan eta/edo Nafarroako 2023-2027 NPEaren plan estrategikoan ezarritakoaren arabera. Beste laguntzarik jaso badute, dokumentu horretan idatziko dute zein entitatek eman eta/edo ordaindu zuen dirulaguntza, baita haren zenbatekoa ere.

18. oinarria.–Ordaintzeko ebazpena.

1. Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalak behar adina kontrol egiten ditu, egiaztatzeko onuradunak konpromisoak betetzen dituela eta enpresa-plana egoki gauzatzen ari dela. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

2. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori arrazoitua izan behar da, eta oinarriak egiaztatuak egonen dira. Laguntzaren onuradunak jaso behar dira bertan. Administrazio egintza hori onuradunari igorriko zaio, eta, bidezkoa bada, laguntzaren ordainketa haren banku-kontuan eginen da.

19. oinarria.–Ez-betetzeen kausak eta mailaketa, zigorrak eta bazterketak.

1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, hasiera batean emandako laguntza doituko da edo osorik itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:

a) Eskatutako prima motaren arabera ezarritako gutxieneko diru-sarreretara iristen ez badira:

i. Azken ordainketaren aurreko ekitaldian 6.000,00 euroko diru-sarreretara iritsi ez diren onuradunak: %100.

ii. A.2 eta B.2. motetako laguntzaren onuradunak, baldin eta azken ordainketaren aurreko ekitaldian jarduera berritik lortutako diru-sarrerak 12.000,00 eurora iristen ez badira, baina 6.000,00 eurotik gorakoak badira: %75.

iii. A.2 eta B.2 motetako laguntzaren onuradunak, baldin eta azken ordainketaren aurreko ekitaldian jarduera berritik lortutako diru-sarrerak ez badira iristen jarduera guztietatik lortutako diru-sarrera guztien%49ra: %50.

b) Jarduera berria gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.

c) Konpromisoak eta betebeharrak (7. oinarria) betetzen ez badira: %100.

d) Jarduera bertan behera uzten bada: %100.

e) Porrota: %100.

f) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.

g) Jarraipenari eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.

h) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25. Ez-betetze hori errepikatzen bada: %50.

i) Hautaketa-irizpideei lotutako konpromisoak betetzen ez badira, puntuazio berriak berekin ekarri bazukeen pertsona/entitate onuradun gisa baztertzea: %100.

j) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.

2. Egiaztatzen bada pertsona/entitate onuradunak nahita egin duela gezurrezko adierazpen bat, emandako laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, neurri horretarako laguntzetatik kanpo geratuko da irregulartasuna detektatu zen urte naturalean eta hurrengo bietan, 147/2023 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, alde batera utzi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean zeuden iruzurraren aurkako borrokaren ondoriozkoak.

3. 147/2023 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera (errege dekretu horren bidez ezarri ziren Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzeko arauak), ukitutako laguntzaren zatia kanpoan utziko da, baldin eta detektatzen bada pertsona/entitate onuradun batek artifizialki sortu dituela laguntza lortzeko eskatzen diren baldintzak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin bat.

20. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.

2. Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena.

21. oinarria.–Publizitatea.

1. Arau hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, 2022/129 (EB) Erregelamenduan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, entitate onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:

–Eragiketaren exekuzioarekin lotutako informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan.

–Onuradunaren webgune ofizialean, webgunerik baldin badu, bai eta sare sozialetako kontu ofizialetan ere.

Informazio hau agertu beharko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: https://european-union.europa.eu/principles-countries-history/symbols/european-flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du"; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

2. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 98.1 artikulua.

3. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek tratatzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 2ko 2116/2021 (EB) Erregelamenduaren 101. artikuluan ezarritakoarekin.

4. Ondorio horietarako, onuradunek honako arau hauetan ezarritako eskubideak dituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/1725 (EB) Erregelamendua, 2018ko urriaren 23koa, Batasuneko instituzio, organo eta organismoek datu pertsonalak tratatzen dituztenean pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

22. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.

1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean. Agintaritza eskudunak ezinbesteko beste arrazoi batzuk eta salbuespenezko inguruabarrak ezar baditzake ere, honako hauek hartuko dira halakotzat beti:

a) Onuraduna hiltzea.

b) Onuradunak lanerako ezintasun luzea izatea.

c) Ezbehar klimatikoa, hondamendi naturala, ingurumen-hondamendia edo gertakaria.

d) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsitzea, istripuz.

e) Enpresa osoa edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eta eskaera aurkeztu zenean ezin bazen desjabetzea aurreikusi.

2. Onuradunak edo haren eskubidedunak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barruan, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.

1. ERANSKINA.–LANDA UDALERRIAK ETA DESPOPULAZIO-MAILA

UDAL
KOD.

UDALERRIA

DESPOPULAZIO MAILA

ENTITATE LAGUNTZAILEA: TOKIKO
EKINTZA TALDEA

31001

Abaigar

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31002

Abartzuza

6. Ahulak

Estellerriko elkartea (TEDER)

31003

Abaurregaina

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31004

Abaurrepea

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31005

Aberin

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31006

Ablitas

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31007

Adios

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31008

Aguilar Kodes

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31009

Oibar

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31011

Allin

6. Ahulak

Estellerriko elkartea (TEDER)

31012

Allo

4. Gainbehera bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31010

Altsasu

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31013

Ameskoabarrena

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31014

Antzin

6. Ahulak

Estellerriko elkartea (TEDER)

31015

Andosilla

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31017

Anue

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31018

Añorbe

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31019

Agoitz

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31020

Araitz

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31025

Arakil

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31021

Aranaratxe

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31024

Arano

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31022

Arantza

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31026

Aras

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31027

Arbizu

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31028

Artzibar

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31030

Arellano

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31031

Areso

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31032

Arguedas

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31033

Aria

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31034

Aribe

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31035

Armañantzas

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31036

Arroitz

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31037

Arruazu

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31038

Artaxoa

5. Gainbehera moderatua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31039

Artazu

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31040

Atetz

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31058

Auritz

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31041

Aiegi

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31042

Azagra

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31043

Azuelo

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31044

Bakaiku

5. Gainbehera moderatua

Cederna-Garalur Elkartea

31045

Barasoain

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31046

Barbarin

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31047

Bargota

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31048

Barillas

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31049

Basaburua

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31050

Baztan

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31137

Beintza-Labaien

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31051

Beire

3. Arrisku nabarmena

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31052

Beraskoain

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31250

Bera

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31053

Berbintzana

4. Gainbehera bizia

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31054

Bertizarana

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31055

Betelu

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31253

Bidaurreta

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31056

Biurrun-Olkotz

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31057

Buñuel

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31059

Burgi

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31062

Cabanillas

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31063

Cabredo

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31064

Cadreita

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31065

Caparroso

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31066

Cárcar

4. Gainbehera bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31067

Zarrakaztelu

5. Gainbehera moderatua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31068

Cascante

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31069

Kaseda

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31070

Castejón

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31071

Gazteluberri

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31072

Cintruénigo

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31074

Zirauki

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31075

Ziritza

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31077

Corella

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31078

Cortes

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31079

Desoio

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31080

Deikaztelu

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31081

Donamaria

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31221

Doneztebe

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31083

Etxarri

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31061

El Busto

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31087

Elgorriaga

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31089

Eneritz

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31090

Eratsun

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31091

Ergoiena

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31092

Erroibar

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31094

Eslaba

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31095

Espartza Zaraitzu

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31096

Esprontzeda

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31097

Lizarra

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31098

Esteribar

6. Ahulak

Cederna-Garalur Elkartea

31099

Etaiu

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31082

Etxalar

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31084

Etxarri Aranatz

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31085

Etxauri

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31100

Eulate

4. Gainbehera bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31101

Ezkabarte

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31093

Ezkaroze

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31102

Ezkurra

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31103

Ezporogi

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31104

Faltzes

3. Arrisku nabarmena

Eder Partzuergoa

31105

Fitero

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31106

Fontellas

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31107

Funes

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31108

Fustiñana

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31110

Galipentzu

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31111

Galoze

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31112

Garaioa

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31113

Garde

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31114

Garinoain

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31115

Garralda

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31116

Genevilla

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31117

Goizueta

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31118

Goñi

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31119

Gorza

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31120

Gesalatz

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31121

Girgillao

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31256

Hiriberri

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31124

Ibargoiti

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31259

Igantzi

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31125

Iguzkitza

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31126

Imotz

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31127

Irañeta

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31904

Irurtzun

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31128

Izaba

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31129

Ituren

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31130

Iturmendi

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31131

Itza

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31132

Itzagaondoa

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31133

Itzaltzu

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31134

Jaurrieta

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31135

Xabier

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31136

Txulapain

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31138

Lakuntza

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31139

Lana

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31140

Lantz

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31141

Lapoblación

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31142

Larraga

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31143

Larragoa

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31144

Larraun

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31145

Elizagorria

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31146

Leatxe

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31147

Legarda

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31148

Legaria

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31149

Leitza

5. Gainbehera moderatua

Cederna-Garalur Elkartea

31908

Lekunberri

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31150

Leotz

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31151

Lerga

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31152

Lerin

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31153

Lesaka

5. Gainbehera moderatua

Cederna-Garalur Elkartea

31154

Lezaun

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31155

Ledea

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31156

Lizoain-Arriasgoiti

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31157

Lodosa

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31158

Longida

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31029

Los Arcos

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31159

Irunberri

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31160

Lukin

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31248

Luzaide

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31161

Mañeru

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31162

Marañón

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31163

Martzilla

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31164

Mélida

4. Gainbehera bizia

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31165

Mendabia

5. Gainbehera moderatua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31166

Mendaza

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31167

Mendigorria

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31168

Metauten

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31169

Milagro

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31170

Mirafuentes

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31171

Miranda Arga

3. Arrisku nabarmena

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31172

Elo

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31173

Monteagudo

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31174

Morentin

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31175

Mues

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31176

Murchante

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31177

Murieta

6. Ahulak

Estellerriko elkartea (TEDER)

31178

Murillo el Cuende

2. Arrisku bizia

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31179

Murillo el Fruto

3. Arrisku nabarmena

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31180

Muruzabal

5. Gainbehera moderatua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31181

Nabaskoze

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31182

Nazar

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31183

Obanos

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31185

Otsagabia

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31184

Oko

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31186

Odieta

6. Ahulak

Cederna-Garalur Elkartea

31187

Oiz

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31188

Olaibar

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31189

Olazti

4. Gainbehera bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31190

Olexoa

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31191

Erriberri

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31192

Oloritz

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31195

Orbaizeta

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31196

Orbara

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31197

Orisoain

2. Arrisku bizia

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31198

Orontze

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31199

Orotz-Betelu

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31211

Orreaga

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31200

Oteitza

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31202

Azkoien

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31203

Petilla Aragoi

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31204

Piedramillera

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31205

Pitillas

2. Arrisku bizia

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31206

Gares

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31207

Puiu

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31208

Ribaforada

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31209

Erromantzatua

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31210

Erronkari

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31212

Zare

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31213

Saldias

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31214

Jaitz

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31215

San Adrián

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31217

San Martin Unx

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31216

Zangoza

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31219

Santsol

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31220

Santakara

4. Gainbehera bizia

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31222

Sartze

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31223

Sartaguda

5. Gainbehera moderatua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31224

Sesma

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31225

Sorlada

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31226

Sunbilla

5. Gainbehera moderatua

Cederna-Garalur Elkartea

31227

Tafalla

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31228

Tebas-Muru Artederreta

5. Gainbehera moderatua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31229

Tirapu

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31230

Torralba del Río

1. Muturreko arriskua

Estellerriko elkartea (TEDER)

31231

Torres del Río

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31232

Tutera

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31233

Tulebras

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31234

Ukar

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31123

Uharte Arakil

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31235

Uxue

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31236

Ultzama

6. Ahulak

Cederna-Garalur Elkartea

31237

Untzitibar

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31238

Untzue

1. Muturreko arriskua

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31239

Urdazubi

4. Gainbehera bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31240

Urdiain

5. Gainbehera moderatua

Cederna-Garalur Elkartea

31241

Urraulgoiti

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31242

Urraulbeiti

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31244

Urrotz

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31243

Urrotz-Hiria

6. Ahulak

Cederna-Garalur Elkartea

31245

Urzainki

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31246

Uterga

0. Arriskurik gabe

Erdialdea Garatzeko Partzuergoa

31247

Uztarroze

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31194

Ollo

2. Arrisku bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31260

Deierri

3. Arrisku nabarmena

Estellerriko elkartea (TEDER)

31249

Valtierra

5. Gainbehera moderatua

Eder Partzuergoa

31251

Viana

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31252

Bidankoze

1. Muturreko arriskua

Cederna-Garalur Elkartea

31254

Alesbes

0. Arriskurik gabe

Eder Partzuergoa

31255

Villamayor de Monjardín

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

31257

Villatuerta

0. Arriskurik gabe

Estellerriko elkartea (TEDER)

31261

Esa

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31262

Zabaltza

0. Arriskurik gabe

Cederna-Garalur Elkartea

31073

Ziordia

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31263

Zubieta

3. Arrisku nabarmena

Cederna-Garalur Elkartea

31264

Zugarramurdi

4. Gainbehera bizia

Cederna-Garalur Elkartea

31265

Zuñiga

2. Arrisku bizia

Estellerriko elkartea (TEDER)

1. mapa: Landa-udalerriak eta despopulazio-maila.

2. ERANSKINA.–LAGUNTZA-ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU
BEHARREKO AGIRIAK

Laguntza eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

1. IFZa.

2. Familia liburua (baldin eta laguntza eskatzen duena nekazari profesional baten ahaidea bada).

3. Nekazaritza-ustiategiaren titularraren edo bazkideen baimena. (*)

4. Enpresa-plana. (*)

5. Jarduerak ukitzen dituen esparruetako erakunde eskudunen txostena.

6. Lan bizitzari buruzko txostena.

7. Hautaketa-irizpideetan eskatutako puntuen egiaztagiriak:

I. Desgaitasunaren ziurtagiria.

II. Prestakuntza: titulua, bi aldeetatik eskaneatuta, edo tituluaren ziurtagiria.

III. Erroldatze-ziurtagiria.

IV. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria edo langabetu txartela.

V. Sareak sortzea: sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifiko bateko bazkide izatea, gutxienez, ziurtatzen duen agiria edo konpromiso-dokumentua.

(*) Izartxoarekin markatutako agirietan, erabili beharko da Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoan dagoen eredu normalizatua.

Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, sortu beharreko jardueraren eta aurkeztutako enpresa-planaren arabera.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen ezein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Hala ere, entitate eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

3. ERANSKINA.–ORDAINKETA ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU
BEHARREKO AGIRIAK

Ordainketa partzialaren eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

1. Alta ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) eta ordainagiria.

2. Alta langile autonomoen araubide berezian (RETA) eta azken ordainagiria.

3. Pertsona ekintzaileen erregistroko inskripzioa edo inskribatzeko eskaera, abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera. Eskakizun horretatik salbuetsirik daude negozioa lekuz aldatzearen ondorioz jarduera berri bati ekiten dioten onuradunak, jarraikortasunarekin, baldin eta bertan ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte.

4. Bestelakoak, jardueraren eta enpresa-planean eta laguntza emateko ebazpenean adierazitakoaren arabera.

Azken ordainketaren eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

1. Ordainketa partzialaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan erregistratu izanaren frogagiria, Europar Batasunaren (LGENF) eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza adierazita, testu honen bidez: Nafarroako 2023-2027 aldiko NPEaren plan estrategikoa (LGENF-NG) (soilik pertsona fisikoak enpresa, kooperatiba... baten titularkide edo bazkide gisa gauzatzen badu enpresa-plana).

2. Bukaerako gauzatze memoria, eredu normalizatuaren arabera egina.

3. Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena. Unitate kudeatzaileak eskatzen ahalko ditu sortutako jardueraren urteko diru-sarrera garbien frogagiriak, hala nola jaulkitako fakturak edo enpresa-plana gauzatzeko indarrean dagoen aldian izandako diru-sarreren frogagiriak.

4. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) azken ordainagiria.

5. Langile autonomoen araubide bereziaren (RETA) azken ordainagiria.

6. Hautaketa-irizpide hauek betetzen direla justifikatzeko agiriak, laguntza eskaerak horiengatik puntuak jaso baditu:

i. Erroldatze-ziurtagiria.

ii. Sareak sortzea: Jarduera berriaren sektoreko elkarte edo kooperatiba espezifikoen bazkidea izatea.

iii. Ingurumena zaintzeko irtenbide berritzaileak:

  • Hondakinen murrizketa: Azpiproduktuak edo hondakin ez-biologikoak erabiltzea jarduera berria aurrera eramateko behar den lehengai gisa.
  • Bioekonomiako enpresa: Baliabide biologiko berriztagarriak erabiltzea, materialak eta energia sortzeko.
  • %100ean berriztagarria den energia elektrikoa kontsumitzea: zerbitzu hori eskaintzen duen enpresa merkaturatzaile batekin sinatutako kontratu baten bidez eta/edo lanpostuko instalazio berriztagarri bereki baten bidez.

iv. Sortutako jarduera mota.

v. Enplegua sortzea: Langileen izen zerrenda.

7. Bestelakoak, jardueraren arabera eta enpresa-planean, laguntza emateko ebazpenean eta gauzatze memorietan adierazitakoaren arabera.

Espedientearen tramitazioan beste agiri batzuk eska daitezke, sortu beharreko jardueraren, aurkeztutako enpresa-planaren eta gauzatze memorien arabera.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluari jarraikiz, laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar entitate eskatzaileek Landa Dibertsifikaziorako eta Garapen Jasangarrirako Atalari baimena ematea zuzenean egiazta dezan oinarri hauekin zerikusia duen ezein dokumentazio, administrazioaren esku badago. Hala ere, entitate eskatzaileek berariaz uka dezakete baimen hori; kasu horretan, eskatutako laguntza tramitatzeko eta ebazteko behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Iragarkiaren kodea: F2416351