2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025. urteko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.
Longidan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2419069