3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2025erako zerga-tasak

Itzako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2025eko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririk dagoenarekin bat. Hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,1350.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: zerga horren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12.

Balio-gehikuntzaren sortze aldi guztietarako, karga-tasa bakarra ezartzen da: %12. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira 2025eko ekitaldian, balio-gehikuntzaren sortze aldiaren arabera.

Erabaki hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Itzan, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2418685