3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2024ko abenduaren 11n eman 2024-0145 Ebazpena, zeinaren bidez Garinoaingo Udalaren 2025eko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Lehena.–2025eko lan-egutegia.

2025eko lan-egutegia onestea Garinoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 17a.

–Apirilaren 18a.

–Apirilaren 21a.

–Maiatzaren 1a.

–Maiatzaren 2a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Irailaren 8a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2025eko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta maiatzaren 2a, irailaren 8a eta abenduaren 26a, horiek jaiegun eta baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Garinoaingo Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Garinoaingo Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

–2025erako onetsitako lan-egutegian soberako 4 egun, 6 ordu eta 40 minutu gelditzen dira. Ordu horiek 2025eko maiatzaren 2an eta abenduaren 26an hartuko dira, eta gainerako 2 egun, 6 ordu eta 40 minutuak Udaleko langileek nahierara hartuko dituzte.

Bosgarrena.–Udalaren beste arloek (musika eskola eta haur eskola, besteak beste) beren lan-egutegia izanen dute, horri buruz aplika daitekeen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garinoainen, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2418651