2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALBARRAKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Galbarrako Kontzejuak, 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko aurrekontua.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Galbarran, 2024ko abenduaren 27an.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Landa Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L2419116