3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Etxalarren, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2418714