3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2024ko urriaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabaki hori 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an, bai eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka –administrazio-xedapena baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Donezteben, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA, BIDE PUBLIKOAREN ETA HERRI-LURREN LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION ZENBATEKOENA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.3.–Azoka txikiak:

EGUNEAN

DENBORALDIKO

JAIEN ETA FERIEN
EGUNEAN

Artisautza txikiaren, bisuteriaren eta baimendutako beste produktu batzuen salmenta

10,35 euro

390,00 euro

15,00 euro/metro

Iragarkiaren kodea: L2418726