2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Aldaketa, Udal instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2024ko urriaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Udal instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Erabaki hori 2024ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an, bai eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka –administrazio-xedapena baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Donezteben, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
J) Muskulazio gela:
–Eguneko abonamendua: 4,5 euro erroldatuendako; 7 euro erroldatu gabeendako.
–Hilabeteko abonamendua: 33 euro erroldatuendako; 40 euro erroldatu gabeendako.
–Hiruhileko abonamendua: 55 euro erroldatuendako, 63 euro erroldatu gabeendako.
–Sei hileko bonoa: 80 euro erroldatuendako, 90 euro erroldatu gabeendako.
K) Muskulazio aretoa (9:00etatik 21:30era), sauna eta dutxa:
–Urteko abonamendua, 132 euro, Donezteben erroldatuendako.
–Urteko abonamendua, 175 euro, Donezteben erroldatu gabeendako.
Iragarkiaren kodea: L2418725