3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2025eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2025eko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Ziraukin, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2419131