2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ziraukiko Udalaren 2025. urteko plantilla organikoa.
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da erabakiaren iragarki hau, eta espedientea jendaurrean paratzen da Udalaren Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Ziraukin, 2024ko abenduaren 23an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2419130