2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 358. partzelari buruz. Behin betiko onespena
Udalbatzak 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran behin betiko onetsi zuen 9. poligonoko 358. partzelako (Bidasoa karrika 45) xehetasun-azterketa. Copropietarios CL Bidasoa 45 Txarmanta da sustatzailea.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.
Beran, 2024ko abenduaren 18an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2418464