2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
2025erako tasa eta karga-tasak. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2024ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea tasak eta karga-tasak. Indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratuta, edo jendaurreko aldia iragan ondoren baldin alegaziorik aurkezten ez bada.
Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak.
Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira.
Beiren, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2418658