3. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an, 1/2024 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

Kultur Eskola eraberritzeko obrak (kreditu-gehigarria).

Gastu-partida: 3380 2120012: Kultur Eskola eraberritzea: 20.000 euro.

Sarrera-partida: 20.000 euro (diruzaintzako gerakinaren kargura).

2/2024 AURREKONTU-ALDAKETA

Eritzegoitiko 2024 bestak (aparteko kreditua).

Gastu-partida: 3380 226200: Eritzegoitiko bestak: 1300 euro.

Sarrera-partida: 1300 euro (diruzaintzako gerakinaren kargura).

Eritze Atetzen, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2418693