2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Artazuko Udalak, 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa.
Hala, argitara ematen da hartutako erabakiaren iragarki hau, eta espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Artazun, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, María Rosario Echechipía Senosiáin.
Iragarkiaren kodea: L2419121