2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2025eko tarifa fiskalak eta epaitzen kanona
Artzibarko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2025eko ekitaldirako ez aldatzea ordenantza fiskalen tarifak, ez eta epaitzen kanona ere; beraz, lehengo urteko tarifak eta kanonak izanen dira indarrean. Hona hemen:
–Ur horniduraren tasak Espotzen, Gorraitzen, Imizkotzen eta Lusarretan: 34,87 euro urtean etxebizitzako + BEZa + saneamenduaren kanona.
–Estolderia eta arazketa zerbitzuen tasak, Gorraitzen, Imizkotzen eta Usotzen: 10,10 euro urtean + BEZa.
–Epaitzen kanona: 8,27 euro.
Artzibarren, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2419076