2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2025erako karga-tasak
Artzibarko Udalak, 2024ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hartu zuen
ERABAKIA:
1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2025eko urtarrilaren 1eko ondorioekin:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,20.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
- Etxebizitza berriak: %2,5.
- Gainerako eraikuntza, instalazio eta obrak: %2.
- Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
1.2. Arauzko izapidea egitea.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, jarri ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Nagoren, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2419075