Iragarkia
28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
147E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko toki-erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2025eko deialdia. DDBN identifikazioa: 803436.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak, III. kapituluan, ezartzen du Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak zer gairen gaineko eskumenak izanen dituen; eskumen horietako bat da mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza-harremanak bultzatzea eta koordinatzea, eta berariaz esleitzen zaio Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari.
2021-2024 aldirako Kanpo Ekintzaren Planak ezartzen du, helburu operatibo gisa, loturak indartu behar direla Nafarroako mugako kokapenari lotutako lankidetza-foroetan. Helburu operatibo horrekin bat egituratzen da planaren 2. ardatza (Nafarroaren mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza). Hartan, azpimarratzen da Nafarroak parte hartzen duela administrazioen arteko mugaz gaindiko lankidetza-foroetan, non ahalbidetzen baita zerbitzu eta politika publikoak koordinatzea.
Foro horien helburua da mugaz gaindiko harremanen arazoak eta beharrak monitorizatzea eta konpontzea. Testuinguru horretan, ardatz honen helburua da eragileen arteko lankidetza sustatzea eta erraztea, baita lankidetzarako dauden oztopoak hautematea eta horiei aurre egitea ere.
Xedea izanik laguntza ematea aipatutako jarduerei eta biztanleengandik gertuen dauden entitateei, hau da, toki-erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei, helburu horren (G3) ekintza ildo gisa ezarri da deialdi hau onestea; izan ere, deialdi honen bidez arautuko da nola emanen dizkien Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak dirulaguntzak toki-erakunde eta irabazi asmorik gabeko entitate horiei, mugaz gaindiko proiektuak egin ditzaten 2025ean.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuak Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluari dagokionez ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko toki-erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen 2025eko deialdia onestea.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.
3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:
AURREKONTU-PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
2025eko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Toki-erakundeentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza jarduerak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4609 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago. | 2025 | 25.000,00 |
2025eko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Entitate sozialentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza proiektuak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4819 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago. | 2025 | 25.000,00 |
Baldin B50002 B5100 4609 144100 eta B50002 B5100 4819 144100 partidetan erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, partida batean soberan den zenbatekoa besteari gehitzen ahalko zaio, kreditua agortu arte; hori egiteko, organo eskudunak erabaki arrazoitua hartu beharko du, dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.
4. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basera igortzea.
5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko kontabilitate zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko abenduaren 13an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
2025EKO EKITALDIAN MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA JARDUERAK SUSTATZEKO TOKI-ERAKUNDEENTZAKO ETA IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Xedea eta helburua.
Oinarri arautzaile hauen xedea da arautzea dirulaguntzak nola eman toki-erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei, lankidetza jarduerak egiten badituzte mugaz gaindiko hartu-emanak sustatu eta garatzearren Nafarroako Foru Komunitatearen eta Frantziako Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren artean 2025eko ekitaldian.
Toki-erakundeek edo irabazi asmorik gabeko entitateek garatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzeko erabiliko dira laguntzak, honako xede hauek betetzeko:
–Esperientziak trukatzea mugako bi aldeetan.
–Mugaz gaindiko sareak sortzea edo sendotzea.
–Herritarren joan-etorria erraztea mugako bi aldeetan.
–Informazioa eman eta hedatzea Europako eta mugaz gaindiko gaiei buruz.
–Traba juridikoak eta administratiboak atzematea mugaz gaindiko testuinguruan.
Aurkeztutako proiektuek mugaz gaindiko hartu-emanak garatu eta indartu beharko dituzte, besteak beste, arlo hauetan:
–Turismoa.
–Ingurumena.
–Garapen jasangarria.
–Tokiko ekonomia.
–Kultura.
–Gizarte ekintza.
–Gazteria.
–Kirola.
–Eleaniztasuna.
–Memoria historikoa.
–Zahartze aktiboa.
–Mugaz gaindiko interesa duen beste edozein.
Ekintza diruz lagungarriak:
–Kirolaren arloko ekitaldiak.
–Gazte trukaketak eta hezkuntza arlokoak oro har.
–Mugaz gaindiko esperientziak hedatzeko ekitaldiak.
–Azoka turistikoetan, merkataritzakoetan eta abarretan parte hartzea.
–Mugaz gaindiko trabak atzemateko azterketak / txostenak.
–Mugaz gaindiko izaera duten jarduera guztiak, artikulu honetan adierazten diren kategorizazioa eta xedea betetzen badituzte.
Deialdi honen xedetik kanpo gelditzen dira merkataritza edo irabaziak helburu dituzten jarduerak, edo erabilera profesionalekoak, bai eta beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten proiektuak ere.
2.–Finantzaketa.
Aipatutako laguntzak Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen 2025eko gastuen aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko dira:
–25.000 euro erabiliko dira 2025ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta partida honen baliokidea den partidaren kargura: "Toki-erakundeentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza jarduerak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4609 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.
–25.000 euro erabiliko dira 2025eko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta honen baliokide denaren kargura: "entitate sozialentzako laguntzak, mugaz gaindiko eta Europako lankidetza jarduerak sustatzeko" izeneko B50002 B5100 4819 144100 partida, baldin eta kreditu aski eta egokia badago.
Baldin B50002 B5100 4609 144100 eta B50002 B5100 4819 144100 partidetan erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, partida batean soberan den zenbatekoa besteari gehitzen ahalko zaio, kreditua agortu arte; hori egiteko, organo eskudunak erabaki arrazoitua hartu beharko du, dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.
3.–Entitate onuradunak.
Entitate hauek jaso ditzakete deialdi honen dirulaguntzak:
a) Nafarroako toki-erakundeak.
b) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan duten irabazi asmorik gabeko entitateak.
Ezin dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako inguruabarren batean dauden entitateak, edo zigor edo zehapenen bat jaso dutenak, administrazio ebazpen irmo edo epai judizial irmo bidez, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan praktikak egin edo onartzeagatik.
4.–Dirulaguntzak jaso ditzaketen gastuak, aldia eta laguntzaren zenbatekoa.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, mugaz gaindiko jarduerak egiteko (Pirinio Atlantikoetako lurralde-eremua).
Laguntza honako honetan datza: oinarri honetan zehazten diren gastuen %100 lagunduko da diruz proiektu bakoitzeko; nolanahi ere, aurrekontu diruz lagungarriak (hots, diruz lagungarriak ez diren gastuak kontuan hartu gabe) ezin du 5.000 eurotik gorakoa izan.
Proiektu bati bakarrik emanen zaio dirulaguntza entitate bakoitzeko.
"Errepikatutako" proiektuak ez dira diruz lagunduko, hau da, deialdi berean aurreko urteetan finantzatutako ekintza eta izaera berekoak direnak. Proiektu berritzat joko da lurralde bateko edo bietako lankidetza handitzen badu, edo bere helburuak eta ekintzak aldatzen baditu.
Deialdi honen ondorioetarako, bidaia gastuak (ostatua eta mantenua) diruz lagungarriak izanen dira beharrezkoak badira aurreikusitako mugaz gaindiko jarduerak egiteko, baita proposamenean aurreikusitako jarduerak egiteko behar diren gastuak ere, baldin eta merkatuko prezioen araberakoak badira.
Gastu horiek eginda eta fakturatuta egon beharko dira 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 31ra bitarte, biak barne.
A.–Gastu diruz lagungarriak.
1.–Bidaia gastuak:
Garraio publikoaren gastuak (hegazkina, trena edo autobusa), auto edo furgoneta bidezko garraio gastuak, ostatu hartzea (hotela) eta mantenua, EBren esparruan lagunduko dira diruz.
–Proposatutako jarduerak egiteko behar-beharrezkoak diren gastuak baino ez dira onartuko.
–Hegazkinez egindako joan-etorriak turista klasean eginen dira, eta gainerako garraiobideetan turista klasean edo horren baliokideetan.
–Auto edo furgoneta bat erabiltzen bada, kilometro bakoitzeko 0,35 euro ordainduko da tarifa gisa.
–Hotelean igarotako gau bakoitzeko emanen den gehieneko zenbatekoa inoiz ez da izanen 150 euro baino altuagoa (BEZa kenduta).
–Mantenuko dietetan, zenbateko diruz lagungarria 30 eurokoa izanen da gehienez otordu, pertsona eta eguneko.
Gastu horiek berariaz zehaztuta egon beharko dute, eta jaulkitako fakturek erakunde onuradunen izenean egon beharko dute; ez da onartuko dirulaguntzaren onuradun ez den entitate edo pertsona bati jaulkitako fakturarik.
2.–Proiektua egiteko zuzeneko gastuak:
Gastuak proiektuaren barneko jarduerak antolatzeko beharrezkoak direla joko da baldin eta jarduerak diruz laguntzeko moduko mugaz gaindiko ekintza gisa hartuak badira, eta oinarriotako 1. atalean adierazitako kategorizazioa eta helburua betetzen badituzte.
Proposatutako jarduerekin lotura zuzena duten gastuak baino ez dira onartuko, ez badira erakunde horren ohiko gastuak.
Gastu horiek berariaz zehaztuta egon beharko dute, eta jaulkitako fakturek erakunde onuradunen izenean emanda; ez da onartuko dirulaguntzaren onuradun ez den entitate edo pertsona bati jaulkitako fakturarik.
B.–Diruz lagungarriak ez diren gastuak.
Ez dira diruz lagungarriak izanen langileei dagozkien gastuak edo erakundearen funtzionamendu arruntaren ondoriozkoak (zeharkako gastuak, hala nola alokairuak, garbiketa, fotokopiak, posta, telefonoa etab.), ibilgetua amortizatzeko zuzkidurak barne.
Balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.
5.–Eskaerak eta agiriak aurkeztea.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
5.1.a) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.1.b) Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) dagoen zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxaren bidez (aurrerantzean, laguntzen fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoan sartzeko lotura izanen da.
Eskaerak Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteko, aurkezleak ziurtagiri digitala izan beharko du, edo NAN elektronikoa erabili. Eskaerari eransten zaizkion fitxategiak 20 Mb-koak izanen dira gehienez ere, eta formatu hauetako batekoak: CSV, DOC / DOCX, JPG / JPEG, ODS, ODT, PDF, RTF, TIFF / TIF, TXT, XLS / XSLX, ZIP.
Eskaera aurkezteko erabiltzen den bidea arestian aipatu ez bezalakoa bada, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko gero aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.
5.1.c) Eskaerak egiteko 1. eranskinean dagoen eskabide inprimaki berariazkoa erabiliko da; laguntza fitxan ere eskuragarri dago. Inprimaki hori behar bezala beteta eta sinatuta egon beharko da. Inprimaki horren bidez aurkeztutako eskaerak baino ez dira onartuko.
5.1.d) Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitateak ematen duen gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GHEb) bitartez eginen dira. Entitateak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduretan harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren https://dehu.redsara.es helbidean eskura daiteke gaitutako helbide elektronikoa bakarra, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egin daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa beharko da.
5.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaerari (laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakiaren araberakoa betiere) erantsi behar zaion dokumentazioa agiri bereizietan eskaneatua aurkeztu behar da, eta behar bezala identifikatua. Hauxe da:
5.2.a) Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:
–Entitate eskatzailearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena.
–Erantzukizunpeko adierazpena, azalduz ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko ezarritako debekurik, ezta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakorik ere.
–Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, beste entitate batzuek edo partikularrek ekintza bererako emandako edo haiei eskatutako dirulaguntzen zenbatekoei buruzkoa; horrelakorik eskatu ez badu, horren berri eman beharko du.
–"Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera" izeneko jatorrizko inprimakia, lehenago ez bada inoiz Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik eskuratu.
–Irabazi-asmorik gabeko entitateen kasuan.
- Elkartearen edo entitatearen estatutuak.
- Dirulaguntzak emateko prozeduretan Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko, enpresa eskatzailearen izenean eta hura ordezkatuz diharduen pertsona fisikoaren ahalorde aski eta iraunkorraren eskritura, salbu eta ordezkatzeko ahalmena estatutuetan ageri bada.
Atal honetan aipatutako erantzukizunpeko adierazpen guztiak dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakian sartuta daude.
Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, erakunde onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori.
Ulertuko da erakunde onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, salbu eta espresuki kontra agertzen badira eskaeraren berariazko inprimakian; kasu horretan, egoki diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.
5.2.b) Ekintzei buruzko dokumentazioa (ezarritako ereduekin bat etorriz; Interneten, Nafarroako Gobernuaren Atariaren zerbitzuen katalogoko kasuan kasuko fitxan eskuragarri daude):
–Proiektuaren azalpen memoria (2. eranskina), gai hauek jasoko dituena, besteak beste:
a) Parte hartu duten entitateen eta proiektuaren datuak.
b) Proiektuaren berariazko helburuak.
c) Frantziako Pirinio Atlantikoetako entitatearekiko lankidetzaren deskribapena.
d) Jardueren gutxi gorabeherako programa, jardueren deskribapena eta egiteko egutegia.
e) Proiektuaren publizitaterako, hedapenerako eta iraunkortasunerako jarduerak.
–Gastuen aurrekontu xehakatua eta diru-sarreren aurreikuspena (3. eranskina).
–Proiektuan lankidetzan aritzeko konpromisoaren gutuna, Pirinio Atlantikoetako entitateak sinatua. Gutun horretan proiektuaren eta entitatearen identifikazio datuak jasoko dira, izaera eta jarduera, baita lankidetzaren edukiari eta interesari buruzko erreferentzia labur bat ere.
Dokumentazioa euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da. Artxibo digital horietan erantsitako elementu guztiek unitate kudeatzaileak dauzkan programa informatiko batekin edo batzuekin bateragarriak izan beharko dute: Libre Office 5.1., Microsoft Office 2003, Adobe Acrobat Reader DC 2015 eta Windows Media erreproduzitzailea.
Eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honetako oinarrietan zehazten diren baldintzen onarpen formala eta berariazkoa. Laguntza kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritako baldintza eta ondorioekin, eskaeran berariaz adierazten dutenean. Kasu horretan, deialdi honen 5. atalean eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.
Jarduketa hauei edota datu pertsonalen babesari buruzko beste edonolako jarduketei dagokienez, honako hauetan xedatutakoa beteko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arloan aplikagarri den gainerako legeria.
Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.
Eskaerak ez baditu finkatutako betebeharrak betetzen, edo osorik ez badago, organo kudeatzaileak entitate interesdunari eskatuko dio eskaera zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epean, errekerimendua jakinarazten den egunaren hurrengo egunetik hasita, eta adieraziko zaio ezen, eskaera zuzentzen ez badu, ondorioztatuko dela eskaerari uko egiten diola eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Memoria eta proiektuaren aurrekontua ez dira inola ere zuzenduko.
Eskaera osorik eta zuzen bete dela eta 1. oinarrian adierazitako jarduketa bati dagokiola egiaztatu ondoren, espedientea 7. oinarrian ezarritakoaren baremoaren arabera baloratuko da.
6.–Ebaluazioa eta ebazpena.
6.1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat. Prozedura hau, funtsean, honakoan datza: aurkezturiko eskaeren konparaketa egitea, proiektuak baloratzea haien arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko, eta balorazio onena lortu dutenei dirulaguntzak esleitzea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe.
6.2. Prozedura hau kudeatzen duen organoa Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzua izanen da. Organo horrek eginen ditu prozedura sustatzeko eta espedientea tramitatzeko beharrezko jardunak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako legaltasunaren, publikotasunaren, objektibotasunaren, gardentasunaren, berdintasunaren eta bereizkeria ezaren printzipioen arabera.
6.3. Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuak ebaluatuko ditu aurkeztu diren proiektuak, deialdi honen 7. oinarrian zehazten diren irizpideen arabera.
Ebaluazioaren arabera, organo kudeatzaileak Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiari igorriko dio ebazpen proposamen bat. Proposamen horrek dirulaguntza emateko proposatutako eskatzaileen zerrenda jasoko du, baita bakoitzari esleituriko puntuazioa eta zenbatekoa ere.
6.4. Kreditu erabilgarri bat dago entitate onuradun mota bakoitzarentzat (hau da, toki-erakundeentzat eta irabazi asmorik gabeko entitateentzat). Entitate onuradun mota bakoitzarentzat gordetako kreditua agortzen ez bada, mota batean dagoen soberakina besteari zuzendutako zenbatekoari gehi dakioke, eskumena duen organoaren erabaki arrazoituaren bidez eta dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.
7.–Proiektuen balorazioa.
7.1. Gehienez ere 100 puntu emanen dira proposamenak baloratzeko. Honako hauek dira balorazio irizpideak, ondotik zehazten den puntuazioarekin:
IRIZPIDEA | AZPI-IRIZPIDEA | GEHIENEKO |
1.–Aurkeztutako jardueren programaren kalitatea (50 puntu gehienez) | 1.1.–Proiektua deialdiaren xedearekin bat etortzea | 10 |
1.2.–Proiektuaren beraren eta haren jardueren berrikuntza edo berritasuna | 10 | |
1.3.–Aurreikusitako jardueren egokitasuna proiektuko helburuak lortzeko | 20 | |
1.4.–Proiektuaren hedapen eta publizitate neurriak | 5 | |
1.5.–Proiektuaren iraunkortasunerako neurriak | 5 |
IRIZPIDEA | AZPI-IRIZPIDEA | GEHIENEKO | |
2.–Mugaz gaindiko dimentsioa. Lankidetzaren intentsitatea (25 puntu gehienez) | 2.1.–Mugaz gaindiko lankidetzaren balioa identifikatutako helburuak lortzeko (15 puntu gehienez) | 2.1.1.–Mugaz gaindiko lankidetzaren premia proiektua gauzatzeko | 7,5 |
2.1.2.–Lankidetzaren eragina kuantitatiboki eta kualitatiboki | 7,5 | ||
2.2.–Parte-hartzaileak lankidetzan (10 puntu gehienez) | 2.2.1.–Parte-hartzaileen ibilbidea mugaz gaindiko lankidetzan | 5 | |
2.2.2.–Kideen gaitasuna proposatutako jardueretan | 5 | ||
IRIZPIDEA | AZPI-IRIZPIDEA | GEHIENEKO |
3.–Proiektuaren jasangarritasun soziala (10 puntu gehienez) | 3.1.–Genero-ikuspegia txertatzea proiektuaren diseinuan, gauzapenean eta ebaluazioan | 4 |
3.2.–Bazterkeria arriskuan dauden edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna sustatzeko neurriak txertatzea | 4 | |
3.3.–Prestakuntza jarduerak/euskararen presentzia | 2 |
IRIZPIDEA | AZPI-IRIZPIDEA | GEHIENEKO |
4.–Proiektuaren aurrekontua (15 puntu gehienez) | Aurrekontuaren egokitasuna eta koherentzia jarduerak egiteko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko | 15 |
Ebaluazioaren ondoren guztira 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
8.–Dirulaguntza emateko ebazpena.
8.1. Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak ebazpena emanen du deialdi honen xedeko dirulaguntzak eman eta adjudikatzeko, hautagai bakoitzaren puntuazioa eta diruz lagunduko den eskaera-kopurua adierazita eta bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuta; halaber, prozedurak iraun artean gertatzen diren gorabehera guztiak ebatziko ditu.
Ebazpena arrazoitua izanen da, eta emandako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti. Dirulaguntza jasoko duen eskatzailea edo jasoko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta espresuki adieraziko da zein eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.
Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.
8.2. Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiaren ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie, deialdi honetara eskaerak aurkezteko azken egunetik hasi eta gehienez hiru hilabeteko epean. Epe hori ebazpena berariaz jakinarazi gabe bukatzen bada, eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute entitate eskatzaileek.
8.3. Entitate onuradunen batek uko egiten badio emandako laguntzari, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak beste ebazpen bat eman dezake deialdian aurrekontuko baliabiderik ez izateagatik laguntzarik gabe gelditu den hurrengo eskatzailearen alde. Kasu horretan, eta ez badago eskatzailerik entitate onuradun motetako batean (toki-erakundeak edo irabazi asmorik gabeko entitateak), mota batean gelditzen den diru-kopurua erabil daiteke bestearen zenbatekoa handitzeko, eskumena duen organoaren erabaki arrazoituaren bidez eta dagokion kontabilitateko espediente ekonomikoa bideratu ondotik.
9.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:
9.1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.
Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela frogatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat, erakunde onuradunak ez daude beharturik frogagiriak aurkeztera, eta, kasu horretan, deialdia kudeatzen duen organoak kontsultatuko du ofizioz informazio hori. Ulertuko da erakunde onuradunek kontsulta hori baimentzen dutela, salbu eta espresuki kontra agertzen badira eskaeraren berariazko inprimakian; kasu horretan, egoki diren agiriak aurkeztu beharko dituzte.
9.2. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradun diren entitateen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztea, zerbitzuen katalogoaren fitxan eskuragarri dagoen ereduaren araberakoa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea betez (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa), Nafarroako toki-erakundeak izan ezik, horiek maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun- eta publizitate-betebeharraren mende geratzen baitira.
Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.
9.3. Jasotako dirulaguntzari uko egiten zaiola jakinaraztea Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari, ahalik eta lasterren eta, nolanahi ere, 2025eko irailaren 16a baino lehen, dirulaguntza emateko ebazpena jaso ondoren, eta ukoaren arrazoia azaltzea, dirulaguntzaren xedeko ekintzagatik edo ekintzengatik, proiektua egin behar ez bada edo deialdian ezarritako epeak bete behar ez badira.
9.4. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.
9.5. Diruz lagundutako ekintzetan egin gogo diren funtsezko aldaketen berri ematea Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.
9.6. Dirulaguntzaren xedeko gastuak egin, justifikatu eta ordaintzea deialdian ezarritako epeetan.
Egindako jarduketen justifikazioa 2025eko azaroaren 18ra arte aurkeztuko da, egun hori barne. Hori egin ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.
9.7. Dirulaguntzaren xede den ekintzari buruzko informazio, material (liburuxka, kartel, entregagai, etab.) eta publizitate orotan adieraztea ekintza hori Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen duela, Nafarroako Gobernuaren logotipoaz gain, Europe Direct Navarra - Nafarroarena ere sartuta, 6. eranskinean jasotako ereduen arabera.
Dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan hizkera ez-sexista erabili beharko da, eta irudi diskriminatzaileak edo estereotipo sexistak saihestu.
Dirulaguntza eman aurretik proiektuari buruz egin diren agiriei eta publizitate eta zabalkunde lanei dagokienez, ez da nahitaezkoa izanen logotipoak jartzea jadanik argitaratuta dagoen materialean. Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein baliabidetan, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten denean iragarki horiek eguneratu beharko dira, eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa Europe Direct Navarra - Nafarroarena sartu, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzei jarraituz.
Ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez bada, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo dirua itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
9.8. Jasotako funtsak justifikatzen dituzten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren artean.
9.9. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia gonbidatzea proiektuaren esparruan egiten den ekitaldi orotara. Ekitaldi guztien berri emanen zaio Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari, zentzuzko epean igorriko zaion gonbidapenaren bidez.
9.10. Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.
10.–Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikatzeko modua.
10.1. Dirulaguntza guztia bukaeran ordainduko da, hau da, diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko epea bukatutakoan. Eskatzaileek, 2025eko azaroaren 18ra arte (egun hori barne), honako hauek aurkeztu beharko dituzte: memoria ekonomikoa, finantzatutako proiektuaren gauzatze-memoria, behin betiko gastuen taula, BEZaren ziurtagiria eta egindako ekintzak justifikatzeko dokumentu-oinarria, deialdi honen 10.2 oinarrian deskribatutako baldintzetan, behin onetsita eta egiaztatuta aurkeztutako dokumentazioa bat datorrela gauzatu denarekin.
Dirulaguntza ordaintzeko ondorioetarako, justifika daitekeen gastutzat joko da justifikazioak aurkezteko epeak amaitu baino lehen ordaindu dena (hau da, 2025eko azaroaren 18ra arte), baldin eta gastua proiektua gauzatzeko epearen barnean egina eta fakturatua badago (hau da, 2025eko urriaren 31ra arte).
Ordainduriko laguntzaren zenbatekoa eginiko, fakturatutako eta onarturiko gastu osoaren %100 izanen da.
10.2. Justifikatzeko modua.
Justifikazioa modu telematikoan aurkeztu beharko da nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan laguntza honen fitxan adierazten den gisan, eta hurrengo ataletan ezarritakoarekin bat etorriz.
10.2 a) Diruz lagundutako jarduerak eginik, entitate onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, 2025eko azaroaren 18an beranduenez:
–Diruz lagundu den proiektuaren gauzatze memoria xehakatua, barne hartuko duena adierazitako helburuen betetzearen balorazioa, ezarritako ereduarekin bat datorrena. Eredu hori eskuragarri dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan laguntzaren fitxan. Memoria horrekin batera dokumentu-base bat aurkeztuko da, honako hauek bilduko dituena: sortutako emaitzak, argazkiak, bideoak/laburpena, ekitaldietan parte hartu izana frogatzen duten zerrendak, eta proiektuko ekintzak egin direla frogatzen duen beste edozer (4. eranskina).
–Memoria ekonomiko bat, ongi zehazturik zein diren diru-sarrerak, halakorik balego (norberaren diru-sarrerak nahiz erakunde publiko zein pribatuetatik datozenak), eta gastuak, kontzeptuka banatuak.
–Behin betiko gastuak justifikatzeko taula. Laguntzen onuradunek taula bat egin beharko dute, non gastuen zerrenda bat jasoko baita, deialdi honen 4. oinarrian adieraziriko tipologiaren araberakoa, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko zerbitzuen katalogoko laguntza fitxaren arabera (5. eranskina).
–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren publizitate- eta hedapen-betebeharrak bete direla egiaztatzen duten agiriak, 9.7 oinarrian xedatutakoaren arabera.
–BEZa aitortzeko betebeharra izatearen edo betebehar horretatik salbuetsita egotearen ziurtagiria.
10.2 b) Taula horretan hauek zehaztuko dira gastu bakoitzerako: zein kontzepturi dagokion; hartzekoduna; zenbatekoa (BEZarekin eta BEZik gabe); proiektuari egozten zaion portzentajea; proiektuari esleituriko portzentajea eta ordainketa data. Taula horretan adierazten diren gastuak zenbakituta agertuko dira, bata bestearen ondoren.
10.2.c). Gastu horiek justifikatzeko taula euskarri informatikoan (Excel-5. eranskina) bidaliko da, eta horrekin batera fitxategi digitalizatu bat (pdf formatuan edo antzekoan) aurkeztuko da, fakturena edo gastuak frogatzeko balio bera duten bestelako dokumentuena.
10.2.d) Fakturak eta gastua justifikatzen duten gainerako dokumentuak modu korrelatiboan zenbakitu beharko dira (1, 2, 3... dok.), eta gastuen justifikaziorako taulan agertzen diren ordena berean sartu fitxategi digitalean. Gastua justifikatzen duen faktura edo agiri bakoitzarekin batera, ordainketa edo konpentsazioa izan dela frogatzen duen dokumentua erantsi beharko da.
11.–Dirulaguntzaren itzulketa.
Dirulaguntza ordaindu baino lehen, egiaztatutako da ezarritako epeetan aurkeztutako justifikazio agiriak bat datozela diruz lagundutako ekintzekin, dokumentazioa zuzena dela alde guztietatik eta dirulaguntzaren xedea bete dela.
Hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.
Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.
Erakunde onuradunak dirulaguntza emateko ezarritako ia baldintza guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.
12.–Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.
Dirulaguntza honen izaera bateragarria da Espainiako, eskualdeko, tokiko edo Europako beste administrazio publiko batzuek eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste dirulaguntza batzuekin; ez, ordea, dirulaguntza honetan justifikatu beharreko gastuekin, gastu horiek ezin izanen baitira beste dirulaguntza batzuen berdinak izan.
13.–Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.
14.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.
1. ERANSKINA. – TOKI-ERAKUNDEENTZAKO ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEENTZAKO LAGUNTZA-ESKAERA, MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA JARDUERAK BULTZATZEKO (2025)
1.–Eskatutako laguntza.
Toki-erakundeentzako laguntza, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko.
Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak, mugaz gaindiko lankidetza jarduerak sustatzeko.
2.–Entitate eskatzailearen identifikazio datuak.
Sozietate-izena: | IFZ/NANa: | |
Helbidea: | ||
Posta kodea: | Herria: | Probintzia: |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |
3.–Legezko ordezkariaren datuak.
Izen-deiturak: | NANa: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | |
4.–Erantzukizunpeko adierazpenak.
Adierazten du ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko ezarritako debekurik, ezta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 18. artikuluan ezarritakorik ere.
Ez duela eskaera honen xederako inolako dirulaguntzarik jaso –edo eskatu– beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik.
Eskaera honen xederako ondoko dirulaguntza hauek jaso ditudala beste administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularretatik:
ENTITATEA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
Entitate eskatzailea BEZ aitorpena egitetik salbuetsita dago.
Entitate eskatzaileak BEZ aitorpena egiteko betebeharra du.
5.–Administrazio publikoen esku dagoen informazioa kontsultatzeko baimena.
Baimena ematen diot Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari zerga-betebeharrak betetzeari buruzko ziurtagiriak edo informazioa biltzeko Zerga Administrazioko Estatu Agentzian eta Nafarroako Foru Ogasunean. Era berean, entitate kudeatzaileak egiaztatuko du Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak betetzen direla eta dirulaguntzak jasotzeko desgaikuntza judiziala edo administratiboa dagoela, horretarako prestatutako sistema elektronikoen bidez.
Ez dut baimenik ematen Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak arestian aipatutako informazioa biltzeko eta horren aurka agertzen naiz, eta konpromisoa hartzen dut informazio hori emateko (5. oinarria), eskaera hau izapidetzeko (Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, 28. artikulua). Aurka egotearen berri eman beharko da, arrazoituta, inprimaki bereizi batean, helbidera honetara bidalita: cooperacion.transfronteriza@navarra.es.
6.–Eskaera honi erantsitako dokumentuak.
Laguntza eskaerari dagokion proiektuaren memoria, eredu ofizialean.
Proiektuaren gastuen aurreikuspena jaso duen aurrekontua.
Irabazi asmorik gabeko entitatearen estatutuak.
Administrazio Publikoaren aurrean jarduteko ahalorde aski eta iraunkorraren eskritura, 5.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, estatutuetan jasota ez badago.
Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, bidezkoa denean.
7.–Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.
Datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Erregelamendu horren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hauxe jakinarazten da:
- Tratamenduaren arduraduna:Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentua. Karlos III.aren etorbidea 2, 31002 Iruña. cooperacion.transfronteriza@navarra.es.
- Datuen babeseko ordezkaria:Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritza. dpd@navarra.es
- Tratamenduaren legitimazioa:botere publikoak baliatzeko edo interes publikorako beharrezkoa den tratamendua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikulua).
- Helburuak:mugaz gaindiko lankidetzarako 2025eko laguntzen eskaerak kudeatu eta izapidetzea, eta azterketa estatistikoak, memoriak, txostenak eta Europako eta mugaz gaindiko lankidetzarekin lotutako dokumentuak egitea.
- Datuen jatorria:eskaera, aurkeztutako dokumentazioa, laguntzak kudeatzeko bildutako datuak, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat etorriz.
- Hartzaileak:datuak lagatzen ahalko zaizkie Nafarroako Gobernuaren beste organo batzuei, baita beste administrazio publiko batzuei edo kontroleko agintari, epaimahai eta erakunde publikoei ere, beren egitekoak bete ditzaten. Finantza entitateei ere lagatzen ahalko zaizkie, ordainketak kudeatzeko.
- Gordetzeko epea:datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da. Nolanahi ere, datuak gordetzen ahalko dira interes publikoko gaiak artxibatzeko, ikerketa zientifiko edo historikoetarako edota helburu estatistikoetarako.
- Eskubideak:eskubidea datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera egin behar zaio datuak tratatzeko arduradunari, arestian esandako helbidera, indarreko araudiak ezarritako moduan. Datuen babesari buruz dituzun eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan. https://www.aepd.es/.
8.–Adierazten dut eskaeran eta atxikitako dokumentazioan aurkeztutako datu eta informazio guztiak egiazkoak direla.
.......................................n, 20……….(e)ko ................aren .................(e)(a)n
Sinatua: (legezko ordezkaria)
2. ERANSKINA.–MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA-PROIEKTUAREN MEMORIA
1. PROIEKTUAREN DATUAK | |
Proiektuaren izena | |
Entitate parte-hartzaileak | |
Hasierako eta amaierako egunak | |
Proiektuaren deskribapen laburra | |
2. ENTITATE ESKATZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK | |
Entitatearen izena | |
Entitate mota | Toki-erakundea Irabazi asmorik gabeko entitatea |
Deskribapen laburra, azalduz entitatearen izaera, helburua, garatutako jarduerak eta mugaz gaindiko lankidetzan duen esperientzia (gehienez 15 lerro). | |
3. PIRINIO ATLANTIKOETAKO ENTITATE LANKIDEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK | |
Entitatearen izena | |
Entitate mota | |
Haren izaeraren, xedearen, egindako jardueren, mugaz gaindiko lankidetzan izandako esperientziaren eta proiektuan bete duen zereginaren deskribapen laburra (gehienez 15 lerro). | |
4. PROIEKTUAREN HELBURUAK (gehienez 10 lerro) |
5. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA: argudiatu proiektu honetako mugaz gaindiko lankidetzaren beharrizana eta zentzua (gehienez 10 lerro) |
6. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZAREN ERAGINA KUALITATIBOKI ETA KUANTITATIBOKI (gehienez 10 lerro) |
7. PROIEKTUAREN ETA AURREIKUSITAKO JARDUEREN IZAERA BERRITZAILEA (gehienez 10 lerro) |
8. PROIEKTUAREN JASANGARRITASUN SOZIALA (deskriba itzazu ezarriko diren neurriak; gehienez 5 lerro) |
Genero ikuspegia txertatzea proiektuan |
Bazterkeria arriskuan dauden edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna errazteko neurriak sartzea |
Prestakuntza jarduerak/euskararen presentzia |
9. GARATUKO DIREN JARDUERAK (fitxa bat bete jarduera bakoitzeko) | |
Jarduera zk.: 1 | |
Gauzatzeko egutegia | |
Hasierako eta amaierako egunak | |
Jardueraren deskribapen laburra (gehienez 5 lerro) | |
Jardueraren helburuak (gehienez 5 lerro) | |
Emaitza eta entregatzekoa, aurreikusitakoa | |
Jardueraren ardura duen entitatea | |
Gutxi gorabeherako parte-hartzaile kopurua | |
10. PUBLIZITATE, ZABALKUNDE ETA IRAUNKORTASUNEKO JARDUERAK |
Proiektua zabaltzeko egin beharreko jarduerak (web-orria, sare sozialak, hedabideak, kartelak, esku-orriak...). |
Proiektua eta lankidetza iraunkorrak izateko neurriak |
3. ERANSKINA.–MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZEN AURREKONTUA 2025
Diru-sarrera eta gastuen aurrekonturako eredua
ENTITATEA | |
PROIEKTUA |
GASTUAK | |||||
Jarduera | Gastuaren | Kontzeptua | Data | Zenbatekoa | Zenbatekoa |
Jarduera zk.: 1 | |||||
Jarduera zk.: 2 | |||||
GUZTIRA | |||||
GUZTIRA ESKATUTAKO DIRULAGUNTZA | |||||
DIRU-SARRERAK | |||||
Jarduera | Diru-sarrera | Kontzeptua | Data | Zenbatekoa | |
GUZTIRA | |||||
4. ERANSKINA.–MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA-PROIEKTUA GAUZATZEARI BURUZKO MEMORIA
1. PROIEKTUAREN DATUAK | |
Proiektuaren izena | |
Entitate parte-hartzaileak | |
Gauzatze datak | |
Proiektuaren garapenaren deskribapen laburra | |
2. ENTITATE ESKATZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK | |
Entitatearen izena | |
Entitate mota | Toki-erakundea Irabazi asmorik gabeko entitatea |
3. PIRINIO ATLANTIKOETAKO ENTITATE LANKIDEAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK | |
Entitatearen izena | |
Entitate mota | |
Entitateak proiektuan garatutako jardueren deskribapen laburra (gehienez 15 lerro). | |
4. PROIEKTUAREN HELBURUAK BETETZEA (gehienez 10 lerro) |
5. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZA: argudiatu proiektu honetan izandako mugaz gaindiko lankidetza (gehienez 10 lerro) |
6. MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZAREN ERAGINA KUALITATIBOKI ETA KUANTITATIBOKI (gehienez 10 lerro) |
7. PROIEKTUAREN ETA JARDUEREN IZAERA BERRITZAILEA Neurri berritzaileen deskribapena (10 lerro gehienez) |
8. PROIEKTUAREN JASANGARRITASUN SOZIALA (gehienez 5 lerro) |
Genero-ikuspegia proiektuan txertatzea (adierazi planteatutako neurrien eragina eta betetze maila) |
Bazterkeria arriskuan dauden eta/edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasuna sustatzeko neurriak txertatzea (adierazi planteatutako neurrien eragina eta betetze maila) |
Prestakuntza jarduketak/euskararen presentzia (adierazi planteatutako neurrien eragina eta betetze maila) |
9. GARATUKO DIREN JARDUERAK (fitxa bat bete jarduera bakoitzeko) | |
Jarduera zk.: 1 | |
Gauzatzeko egutegia | |
Hasierako eta amaierako egunak | |
Egindako jardueraren deskribapen laburra; adierazi programatutako jarduerari dagokionez aldaketarik egon den (gehienez 5 lerro) | |
Jarduerarekin lortu diren helburuak (gehienez 5 lerro) | |
Parte-hartzaileen kopurua | |
Emaitza eta entregatzekoa, lortutakoa | |
10. PUBLIZITATE, ZABALKUNDE ETA IRAUNKORTASUNEKO JARDUERAK |
Proiektua zabaltzeko egin beharreko jarduerak (web-orria, sare sozialak, hedabideak, kartelak, esku-orriak...). Sartu horiek egiaztatzeko behar diren estekak. |
Proiektua eta lankidetza iraunkorrak izateko neurrien betetze maila |
5. ERANSKINA.–GASTUEN JUSTIFIKAZIO TAULA
Entitatea:
Proiektua:
Emandako dirulaguntza:
Zenbateko justifikatua:
Ordaindutako faktura eta gastuen zerrenda
Zk. | HORNITZAILEA | Faktura zk. | Fakturaren data | Zenbatekoa BEZik gabe | Zenbatekoa BEZa barne | Ordainketa eguna | Kontzeptua |
JUSTIFIKATUTAKOA, GUZTIRA | |||||||
Inprimaki honi derrigorrean erantsiko zaizkio fakturak edo bestelako agiri baliokideak, bai eta ENTITATEAK ORDAINDUTAKO ordainagiriak ere, 10.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.
6. ERANSKINA.–LOGOTIPOEN EREDUAK
NAFARROAKO GOBERNUAREN LOGOA

EUROPE DIRECT NAVARRA-NAFARROAREN LOGOA

Iragarkiaren kodea: F2418403
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
