2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Ordenantza fiskala, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko urtarrilaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burgin, 2025eko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.
Iragarkiaren kodea: L2501380