28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasioa

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Espedientea: LICACLAY/2024/8 - 194613X.

Sustatzailea: Synergym Holding SL.

Jarduera: gimnasioa.

Tokia: Ardantzea plaza 1-3-5, eta Bidaburua 5, Atarrabia.

Atarrabian, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2500797