2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Udal Planeko zenbait artikuluren aldaketa. Behin betiko onespena
Ollarango Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, Udal Planeko artikulu hauetan aldaketa xehatuak egiteko: 5.4.7 artikulua, eguzki-plakei buruzkoa; 7.2.3 artikulua, hiri-lurzoruko eraikuntzaren erabilerei buruzkoa; 7.5.5.3 artikulua, oin berriko eraikinei buruzkoa; 7.2.6 artikulua, eranskinen baldintzei buruzkoa; 7.6.3 artikulua, eraikin lagungarrien baldintzei buruzkoa; eta 7.8.1 artikulua, lurzatien itxiturei buruzkoa. Hori guztia Udalak sustatu du.
Argitara ematen da Udal Planaren aldaketa, aplikatu beharrez ezarririk dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ollaranen, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2500815