28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Urrozko Udalak, 2025eko urtarrilaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, 2025eko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkate udalburuak 2025erako lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2023ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–2025erako lan-egutegia onestea. Honako hau da:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: Herriko jaieguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: Udala itxita egonen da.

–Abenduaren 29a: Udala itxita egonen da.

–Abenduaren 30a: Udala itxita egonen da.

–Abenduaren 31: Udala itxita egonen da.

Bigarrena.–Eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Urteko lanegunak 246 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun; beraz, azkenik 219 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 8:00etatik 15:20 arte lan egin beharko da nahitaez; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.); horiek lan-egutegi berariazkoa izanen baitute.

Hirugarrena.–Adieraztea ezen, 2025erako, epeen zenbaketarako, larunbat eta igande guztiak baliogabeak izanen direla, bai eta lehenago udal bulegoetan jaiegun deklaratutako egunak ere.

Laugarrena.–Jendeari arreta emateko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia hau izanen da:

–Ostegunetan, 09:00-15:00 bitartean.

Bosgarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Urrozen, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2500796