2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
2025erako karga-tasak
Torralba del Rioko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Onestea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak:
–Lurraren kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14ko karga-tasa.
Onestea, zerga horretarako, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, jarraikiz Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei.
–Partikularrek sustatutako jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza-zerbitzuaren fakturaren araberakoa.
–Hilerriko tasak. Lurrean ehorztea: erroldatuak, dohainik; erroldatu gabeak, 600 euro / 150 euro (errautsak).
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.
Torralba del Rion, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2501068