2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SORLADA
Ordenantza, energia elektrikoaren autokontsumorako instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena
Sorladako Udalak, 2024ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen energia elektrikoaren autokontsumorako instalazioak arautzen dituen ordenantza.
Jendaurrean egonen dira ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sorladan, 2024ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2500874