2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. sektoreko 7.3. azpisektoreko UT-8 unitatean. Behin betiko onespena
Azkoiengo Udalak, 2025eko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Azkoiengo 7. sektoreko 7.3. azpisektoreko UT-8 unitaterako, Santiago Fernández Celorriok sustatua, eta onetsitako araudia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 5ean.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Azkoienen, 2025eko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2501385