28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

342/2025 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 104 lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuak daude. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 578E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2024ko abenduaren 13an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

SANZ SÁINZ, MIGUEL

SUBIES FLAMARIQUE, JOSÉ MIGUEL

TORRES DÍAZ, EUSEBIO

CORNEJO JIMÉNEZ, DAVID

MARTÍNEZ AZNAR, CARMEN

GARCÍA CARRASCO, JOSÉ

LOZANO CASARRUBIOS, ADRIÁN

PENA GOÑI, OSKIA

MARTÍNEZ OGALLA, DANIEL

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta García Orcoyen Ospitaleko eta Reina Sofía Ospitaleko langileria zuzendaritzetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

ZENTROA

HERRIA

I

SANZ SÁINZ, MIGUEL

64407

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

I

SUBIES FLAMARIQUE, JOSÉ MIGUEL

64423

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

I

TORRES DÍAZ, EUSEBIO

63090

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

I

CORNEJO JIMÉNEZ, DAVID

64574

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

I

MARTÍNEZ AZNAR, CARMEN

67784

REINA SOFÍA OSPITALEA

TUTERA

I

GARCÍA CARRASCO, JOSÉ

63522

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

I

LOZANO CASARRUBIOS, ADRIÁN

69851

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

I

PENA GOÑI, OSKIA

71967

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

I

MARTÍNEZ OGALLA, DANIEL

71334

GARCÍA ORCOYEN OSPITALEA

LIZARRA

Iragarkiaren kodea: F2501634