2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Hirigune Historikoaren hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa. Onespena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko uztailaren 15eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen Azkoiengo Hirigune Historikoaren hiri-jarduketarako plan berezia, Azkoiengo Udalak sustatua, haren eremuan garatzeko Udal Plan Orokorrean ezarritako hirigintza-determinazioak edo, modu justifikatuan, aldatzeko edo zuzenean ezartzeko, helburua izanik arautzea eraikinak birgaitzeko jarduketak eta zuzkidura-jarduketak.
Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, iragarkia argitaratu baitzen 2024ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan, udaletxeko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den aldian alegazioak aurkeztu dira, eta ezetsi egin dira.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak (aurrerantzean IEL) 6. artikuluan ezartzen du ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aplikazio-eremua, eta ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren xede dira udal plan orokorraren plan partzialak, hiri-jarduketarako plan bereziak eta aldaketa xehatuak.
Kasu honetan, Azkoiengo Hirigune Historikoaren hiri-jarduketarako plan berezia da; ondorio horietarako, udal-plangintzaren aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egin behar zaio.
IELren 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, HJPBaren agiri arautzaileak Ingurumen Dokumentu Estrategiko bat du, aurkeztutako aldaketa aztertzen duena ingurumen-ikuspegitik eta egokitzen zaiona artikulu horretan adierazitako formari eta funtsari.
Ikusita ingurumen-txosten estrategikoa ebaluatzeko Azkoiengo Udaleko arkitekto aholkulariak azaroaren 28an egindako 24148 zenbakiko txostena, ondorioztatzen da HJPBaren garapenak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik ingurumenean, eta aldeko txostena ematen da.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 10-3 artikuluan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) aditzera ematen da lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki-erakundeek ingurumen organo gisa jardunen dutela, Ingurumen Ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Onestea Azkoiengo Hirigune Historikoaren hiri-jarduketarako plan bereziaren aldeko ingurumen-txosten estrategikoa, Azkoiengo Udalak sustatua, kontuan hartuta Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren garapenak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatutako ingurumen-txosten estrategikoarekin batera.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran, eta dagokion espedientean sartzeko agintzea.
Azkoienen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2419041