28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Landabengo 7/Z-1 U.I. X poligonoko 2564. lurzatian, Mutua Navarrari atxikitako eraikina handitzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-ENE-25 (5/CU).

Alegaziorik aurkeztu gabe iragan da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 12an, hartutako erabakia jendaurrean egoteko epea. Erabaki horren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Landabengo 7/Z-1 U.I. X poligonoko 2564. lurzatian, Mutua Navarrari atxikitako eraikina handitzeko, zeina argitaratu baitzen, 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 26an. Ikusi da, 2024ko azaroaren 22an, Mutua Navarrak aurkeztutako testu bategina, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoak 2024ko abenduaren 13an emandako txostenarekin,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Mutua Navarrari atxikitako eraikina handitzeko xehetasun-azterketaren dokumentua (Landabengo 7/Z-1 U.I. X poligonoko 2564. lurzatia). Haren helburua da udal-planak ezarritako altuera-baldintzak aldatzea, Mutua Navarra enpresa handitzeko beharretara egokitzeko, lurzatiaren eraikigarritasuna aldatu gabe.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira (Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua).

3. Erabaki hau jakinaraztea Mutua Navarrari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500803