28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025eko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko diren tokiko tributuen zerga-tasak; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko foru legea) eta horrekin bat heldu direnetan. Honako hauek izanen dira:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea 2025eko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak. Horretarako, 2024rako onetsi zirenak mantenduko dira, udal kiroldegia erabiltzeko tasaren hobaria izan ezik.

Bigarrena.–Aldaketa bat egitea Udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan, zehazki hobarien apartatuan. Aldaketa horren bidez guraso bakarreko familiei %20ko deskontua eginen zaie.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea, onespen erabakiaren iragarkia argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundeko iragarki-taulan, hogeita hamar egunez gutxienez, epe horretan herritar eta interesdun legitimoek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kontrako iritziak edo oharrak egiteko.

Oteitzan, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2500858