2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 336. lurzatian. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2025eko urtarrilaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Oteitzako 1. poligonoko 336. lurzatiari buruzko hiri-jarduketarako plan berezia, María Rosario Goicoechea De Miguelek sustatua.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oteitzan, 2025eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2500843