2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Herri-larreen aprobetxamendurako eskaera
Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, erabaki zuen herri-larreen aprobetxamendua adjudikatzea, herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez.
Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, Orisoaingo herri-lurrak arautzen dituen Ordenantzaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun naturaleko epean.
Aprobetxamenduaren baldintzak eta interesdunek Udalean aurkeztu behar dituzten agiriak ikusgai daude Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2501102