28. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea

Orisoaingo Udaleko Kudeaketa-Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera ematea laborantzako herri-lurretako aprobetxamendua herritarrei adjudikatzeko prozedurari.

Interesdunek adjudikazioa eskatzen ahalko dute, Orisoaingo herri-lurrak arautzen dituen Ordenantzaren 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun naturaleko epean.

Aprobetxamenduaren baldintzak eta interesdunek Udalean aurkeztu behar dituzten agiriak ikusgai daude Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2501093