2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Etxeko-laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean, zehazki prezio publikoen eranskineko 9. eta 10. artikuluetan.
Ordenantzan onetsitako aldaketa hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2501064