2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2025eko diru-bilketarako egutegia
Orisoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkura berezian, diru-bilketarako 2025eko egutegia onetsi zuen. Egutegia interesdunen eskura egonen da Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://orisoain.sedelectronica.es/info.0). Hona hemen:
Lehenbizikoa.–2025. urteko diru-bilketarako, honako egutegi hau onestea:
Ibilgailuen gaineko udal zerga.
–Borondatez ordaintzeko epea, martxoan.
–Bankuan helbideraturik daudenak martxoaren azken egunean kobratuko dira.
Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa.
–Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
–Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
–Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
–Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
Herri-lurrak eta errentamenduak.
–Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
–Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku-bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira, eta izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Orisoainen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2501059